euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Luis Potosí eta bertako mehatzaritzako euskal presentzia goiztiarra hizpide duen liburua aurkeztu dute Mexikon

2019/04/08

PUBLIZITATEA

San Luis Potosí, Mexiko. Liburua San Luis Potosiko Unibertsitate Autonomoak eman du argitara, izenburu "Auge y ocaso de una dinastía de enprendedores, navegantes y escribanos vascos a caballo entre el Viejo y el Nuevo Mundo: Los Basurto de Guetaria" duela eta Roman Basurto Larrañaga (Euskal Herria) eta Ramón Alejandro Montoyaren (Mexiko) lanaren emaitza da. Joan den astean aurkeztu dute San Luis Potosin, Quadratin kazetako bertako edizioan Karina Mendezek honako albisteak islatzen duenez.

Liburuak 237 orrialde dauzka eta Getariako Basurto familiaren gorabeherak aztertzen ditu, Euskal Herrian hasi eta Mundu Berrira pasatu zirelarik 1550 eta 1650 arteko ehun urteetan, gutxi gora behera, eman ziren lau belaunaldiak eta hauek utzitako arrastoaren berri emanez.

-Liburua hemen (pdf) irakurri edo bertatik jaitsi daiteke
-Unibertsitateko webguneak, liburuaz egiten duen aurkezpena



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia