euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jon Abasolo jaio da, Juan Abasolo argentinarraren eta Itziar Sarralde bertako euskaldunaren semea

2009/05/19

Jon txikia bere gurasoekin (argazkia J.Abasolo)
Jon txikia bere gurasoekin (argazkia J.Abasolo)

PUBLIZITATEA

Joan den apirilaren 20ean euskal Diasporako komunitateak kide berri bat jaso zuen, Jon Abasolo txikiaren jaiotzarekin. Jonen gurasoak Juan Abasolo, Almagroko euskal argentinarra, eta Itziar Sarralde bertako euskalduna dira. Jaiotzerakoan 3050 kilogramo pisatu zituen eta ia metro erdiko dauka. Gurasoak harro-harro daude eta egunotan aita Bizkaiko Munitibar-ko andra nagusiak erotzen ari omen da seaska kanta zaharrak erakusteko eskatuz. Batzuk 'Almagro' blogean jarri ditu jada.

Munitibar, Bizkaia. Juan Abasolo Isasa argentinarra aspaldi 'itzuli' zen Euskal Herrira eta Itziar Sarralde emaztearekin Bizkaiako Munitibar herrian, Lekeitiotik gertu, bizi da egun. Joan den apirilaren 20ean familiak kide berri bati harrera egin zion: Jon txikia, bikotearen lehen semea. Jon 19 ordu luzatu zen erditzean jaio zen eta 3 kilo pasatxo pisatu zituen. Ama eta semea ederto daude, Juanek azaltzen duenez, eta gure eskariz argazki pare bat bidaltzen digu Argentinako Almagro eta Buenos Aireseko lagunek ere ezagutu dezaten.

Jon Abasolo

[Jon Abasolo txikia, herenegun etxean (argazkia J. Abasolo)]

Almagro blogean, gainera, aita berria antzinako kuma-kantak edo seaska kantak biltzen hasia da. Jon txikiari kantzatzeaz gain, sarean audio artxiboak jarri ditu Juanek, Diasporako euskaldunek eta guraso berriek entzun eta goza ditzaten. Zorionak hirukoteari!



« aurrekoa
hurrengoa »
Ezin izan da datubase zerbitzariarekin konektatu.Error :