euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak sei euskal etxe berri onartu ditu, Alemanian (2), Frantzian (2), Uruguain (1) eta Kanariar Uharteetan (1)

2026/05/19

Orain ofizialdutako Txengel Etxea euskal etxe alemanak joan den apirilaren 26an Gernikaren gorazarre Koblanzen egindako ekitaldia, bertako autoritateak, EEkoak eta Jaurlaritzaren izenean Ziortza Olano Astigarraga partaide
Orain ofizialdutako Txengel Etxea euskal etxe alemanak joan den apirilaren 26an Gernikaren gorazarre Koblanzen egindako ekitaldia, bertako autoritateak, EEkoak eta Jaurlaritzaren izenean Ziortza Olano Astigarraga partaide

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak sei euskal etxe berri onartu ditu gaur goizean Gasteizen egindako ohiko Gobernu-Kontseiluan. Onartutako euskal etxeen artean badaude berez euskal etxe berriagoak direnak eta baita errekonozituak izateko paperak azken hilabete edo urteetan aurkeztu dituztenak eta urrats ofizial horren zain zeudenak ere. Guztiak pozik agertu dira egoera berriaren aurrean, honekin Euskal Etxeen Erregistroan sartu eta munduko gainerako euskal etxeen eskubide eta betebehar guztien jabe bilakatuiko baitira. Onartutako euskal etxeak  Alemanian (2), Frantzian (2), Uruguain (1) eta Kanariar Irletan (1) daude. Hauek dira:

- Bremengo Euskal Kultura Elkartea (Bremen, Alemania) 
- Txengel Etxea (Koblenz, Alemania)
- Lyoneko Euskal Etxea (Lyon, Frantzia)
- Denak Bat Toulouseko Euskal Etxea (Colomiers,Tolosa, Frantzia)
- Euskal Etxea Vasconia Florida (Florida, Uruguai)
- Asociación Cultural Mamia (Las Palmas Kanaria Handikoa, Kanariar Uharteak)

Gogoratu Jaurlaritzak gaur emandako onespenaren ondotik, neurriak EHAA-BOPV buletin ofizialean behar duela orain agertu indarrean sar dadin, eta hori berehala, datozen egunetan, gauzatzekoa dela.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia