euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaialdiak, Museko Nazionala eta Euskal Herrirako bidaia berri bat, Guillermo Larregui EEaren eskutik

2017/03/01

Mus Txapelketa Nazionalari begira, Chacabucoko barne lehiaketetan aritu ziren muslariak
Mus Txapelketa Nazionalari begira, Chacabucoko barne lehiaketetan aritu ziren muslariak

PUBLIZITATEA

Chacabucoko Euskal Etxeko lagunek aktibitate handiko urtea iragarzen dute 2017. Izan ere, ‘BAC’ jaialdia zerrenda luze baten hasiera baino ez omen. Elkarteko kideek gehien espero duten ekitaldia Mus Txapelketa Nazionala da: hitzordua ekainaren 16tik 18ra izango da, eta programa osoa Euskal Etxearen egoitzan bertan garatuko dira. Euskal Herrirako bidaia berri bat ere ari da antolatzen Pablo Pavesa lehendakaria; taldea irailean abiatuko da Europara.

Chacabuco, Argentina. Mus arloko aktibitateak izan dira aurten Guillermo Larregui Euskal Etxean lehenik hasi direnak. Mus Txapelketa Nazionalari begira, bi barne txapelketa egin dira Euskal Etxean eta irabazleak, irabazle izanik Hugo Ratok eta Héber Rodríguezek eta Hugo Nicodemok eta Luciano Gattik osatutako bikoteak. Geratzen diren beste bi lehiaketak datozen hilabetetan egingo dira, herri mailako irabazleak nortzuk izango diren jakiteko.

Argentinako Mus Txapelketa Nazionala Chacabucon bertan jokatuko da aurten, ekainaren 16etik 18ra. Gogora dezagun lehiaketa honetatik aterako direla Estatu Batuetan abuztuan izango den Nazioarteko Mus Txapelketan Argentinaren ordezkari joango diren muslariak.

Jaialdiak eta bidaiak

Ez dira muslariak, baina, urte hasiera honetan lanean ari diren bakarrak. Etxeko Emakume Batzordea eta dantzariak ere oso lanpetuta dabiltza martxoaren 8an egingo duten Emakumearen Eguneko ospakizunarekin.

Dantzarien emanaldien zerrenda, bestalde, luze baino luzeagoa izango da datozen asteetan: martxoaren 18an, ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian dantzatuko dute; martxoaren 25 eta 26an, Los Toldoseko Gaztaren lehenengo Festa erregionalean; apirilean, beste hainbat euskal etxetako taldeekin batera, Cañuelasera bidaiatuko dute, Aberri Eguneko Dantzarien Topaketan parte hartzeko; eta apirilean ere Chacabucoko Artoaren Jai Nazionalean, dantzatzeaz gain, stand gastronomikoa ere aurkeztuko du elkarteak. Abuztuan beste betebehar bat daukate lagunek: hiriko nekazaritza eta abeltzaintza erakusketan euskal gizataldearen ordezkari izango dira.

Euskal Etxearen aurtengo proposamenen artean Euskal Herrira joateko bidaia ere zerrendako parte da. Guillermo Larreguitik jakinarazi digute dagoeneko 30 lagun daudela interesatuta daudela, irailean Europara abiatuko den taldeko kide izatearren.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia