euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gurutzne Etxeberria Mexikoko Euskal Etxeko lehendakari berria elkarteak 110 betetzen dituen urtean

2017/02/28

Gurutzne Etxeberria buru duen Mexikoko Euskal Etxeko Zuzendaritza talde berria
Gurutzne Etxeberria buru duen Mexikoko Euskal Etxeko Zuzendaritza talde berria

PUBLIZITATEA

Gurutzne Etxeberria hautatu dute Mexikoko Euskal Etxeko bazkideek elkarteko lehendakari berri herrialde osoan euskal etxe izaera izan eta ofizialki onartua duen euskal erakunde bakarra den honek 110 urte beteko dituen urte honetako ibilbidea kudeatzeko. Zuzendaritza Batzordeak hamar kide dauzka orotara eta horien artean daude Julen Ruiz de Azua, lehendakariorde; Irakusne Incierte, idazkari; eta Josu Garritz, diruzain, besteak beste.

Mexiko Hiria, Mexiko. Aurreko urtealdiko balantzea egin eta kudeaketari oniritzia emateko urteroko bilera urtarrilaren 28am egin zuen Mexikoko Euskal Etxeak. Azken urteotan lehendakari izan den Lorea Palacios Urquiolak elkartearen Batzar Orokorraren aurrean kontuak agertu eta hauteskundeen ondotik hautetsi berriek eskerrak eman zizkioten egindako lanarengatik.

Batzarrak aho batez izendatu zuen lehendakari Gurutzne Etxeberria Etxeberria, jatorriz amezketarra, Gipuzkoan.

Honela dago osatuta Zuzendaritza Batzorde Berria:

-Lehendakaria: Gurutzne Etxeberria Etxeberria
-Lehendakariordea: Julen Ruiz de Azua Alberdi
-Idazkaria:  Irakusne Incierte Zumarraga
-Idazkariordea: Lorea Aguirre Lesaca
-Diruzaina: Josu de Garritz y Ruiz
-Diruzainordea: Jon Eleuteri Perez Setien
-Kide 1: Miguel Marri Urrutia Lesaca
-Kide 2: Iker Valle Goenaga
-Kide 3: Karmele Balerdi Barbulo
-Kide 4: Jesus Migueltorena Labiano

Zorionak eta eskerrik asko!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia