euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iñaki Goirizelaiak larunbat honetan hasiko du Boisen "Naziogintza: Hezkuntza eta prentsa" ikastaroa BSUn

2017/03/01

Iñaki Goirizelaiak Boisen emango duen ikastaroaren kartela
Iñaki Goirizelaiak Boisen emango duen ikastaroaren kartela

PUBLIZITATEA

2016ko amaiera arte Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izan den Iñaki Goirizelaia ikastaroa ematen hasiko da datorren larunbatean Boisen (Idaho, AEB) bertako BSU, Boise State University unibertsitatean. Martxoaren 11eraino luzatuko den ikastaldiak euskaldunek --"nazioa, baina ez nazio-estatua", argitzen du programaren azalpenak-- Franco generalaren peko berrogei urteko diktaduratik aterata euren buruari eusteko ahalegin historikoak aztertuko ditu.

Boise, AEB. Proposamena BSUko Arte eta Zientzien Fakultateko Munduko Hizkuntzen departamentuaren eskutik dator eta "euskaldunek --nazioa, baina ez nazio-estatua-- Espainian berrogei urteko diktadura bizi ondoren euren buruari eusteko ahalegin historikoak" aztertuko ditu.

Baita ere "euren proiektua instituzionalizio politiko orohartzaile bat sortzeko Europaren baitan, hezkuntza sistema moderno arrakastatsua eta komunikabide publiko egitura barne".

Etxepare Euskal Institutua eta BSU lankide, saioek kreditu bat ekartzen diete ikasleei honako arloetan: Genero Ikasketak, Ohoreak, Euskal Ikasketak, Sps, Komunikazio, Historia. Soc, Administrazio Publikoa eta Hezkuntza.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia