euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaialdi 2025: instituzionalki emankorra, tokiko agintariekiko harremana indartu eta babesa emateko euskal komunitateari

2025/08/06

Pradales lehendakaria Idahoko Brad Little-kin Boisen eskuak estutzen Idaho Kapitolioan
Pradales lehendakaria Idahoko Brad Little-kin Boisen eskuak estutzen Idaho Kapitolioan

PUBLIZITATEA

Boise, Idaho, AEB. Euskal Herritik kanpo egiten den euskal festarik handienean ezin zen faltatu Euskadi instituzionala, Imanol Pradales lehendakaria Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bateko buru. Bigarren bisita izan du Estatu Batuetara Pradalesek lehendakari denetik, joan den martxoan Washington eta New Yorkera egin zuenaren ondotik. Boisera heltzearekin, tokiko agintariekiko harremana indartuko egin nahi izan du Pradalesek eta Eusko Jaurlaritzaren babes instituzionala eman AEBko euskal komunitateari Euskadi Globala estrategiaren baitan. Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkaritza bat ere bildu da Boisera Elixabete Etxanobe diputatu nagusia buru, eta Euskara, Kultura eta Kiroletako diputatu Leixuri Arrizabalaga lagun.

Lehendakariarekin, lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea boiseratu da, baita Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako idazkari nagusi Ander Caballero eta Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendari Ziortza Olano Astigarraga, Euskadik Estatu Batuetan eta Kanadan duen ordezkari Conchi Arangurenekin batera. Hona bideo eta irudi kronika (irudiak Irekia eta Bizkaiko Foru Aldundia).


Harrera Boiseko Gowen Field aireportura, Conchi Aranguren eta Boiseko Oinkari dantzariekin eta Jaialdi Batzordearekin


Idahoko Kapitolioan Brad Little gobernadorearekin eta ikurrina jasotzea Udalean Lauren McLean alkatearekin


Basque Block-en bisita Euskal Etxera, Jacobs-Uberuaga etxera eta Euskal Museora, eta Anduiza frontoira


BSU Boise State Unibertsitatean, Nafarroako Parlamentuko Unai Hualde presidentea ere lagun


Bi egunez BSUn egindako 'Zortziak Bat' Euskal Diaspora eta Kultura Sinposioan ere hartu zuen parte


'Sports Nigh', bertako publikoak erabat estimatzen duen euskal herri kirol ikuskizun handian


Soka-dantza eta harrera ekitaldi partaidetua Estatu Batuetako euskaldunei eta 'Lagun Onari' saria Carmelo Urzari


Elixabete Etxanobe bizkaitar diputatu nagusiaren agenda


Bizkaiko omena Ziortza Gandarias Beldarrain, Itxaso (Cayero) Uriarte, Javier Arrieta eta Fermin Bilbaori


Bidaiaren balantzea egiten du Lehendakariak (euskarazko hitzak 3' 51" minutuan hasten dira)

Oroi dezagun izan dela baita ere Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde. Jaialdiko ekitaldietan parte hartu du Eusko Legebiltzarreko Kanpo Ekintza Batzordeko ordezkaritza batek, Naiara Bedialauneta (EAJ) buru, Edurne Benito del Valle (EHBildu), Estibaliz Canto (PSE) eta Ainhoa Domaica (PP) legebiltzarkideekin, Bertan izan da EH Bilduko Jon Iñarritu senataria Madrilen, Oñatiko alkate Izaro Elorza. Boiserekin senidetuta dagoen Gernikako udal ordezkaritza bat. EAJko EBBko buru Aitor Esteban eta Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Joserramon Bengoetxea, besteak beste. Ondoko artikulu batean aipatuko ditugu, bestalde, NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Federazioa eta bertako lehendakari Jean Flesher, honek gonbidatuta etorritako Asier Iriberri Argentinako FEVAko presidentea eta Boisen ostiralarekin egindako NABOren Biltzar Nagusira etorritakoak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia