euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iritzi eta ikuspegi trukea bihar online Ipar eta Hego Ameriketako gazteen artean, Boiseko Museoa antolatzaile

2020/07/09

PUBLIZITATEA

AEB-Argentina. Iragarri genuen joan den astean: Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxea antolatzaile, ostiral honetan "coffee break" bat izango da sarean. Bertan, 2019ko Gaztemunduko hiru gazte sartuko dira Argentinatik: Tomas Vicente (Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxekoa), Ines Olazabal (Tandileko Gure Etxea EEkoa) eta Alfonsina Leranoz (Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekoa), Boise bertatik moderatzaile Euskal Museoko Kylie Bermensolo. Partaideak ingelesez mintzatuko dira.

Ekimen berritzaile eta interesgarria da, Diasporako norbanakoen eta euskal etxeen artean azken boladan garatutako beste batzuk bezala, COVID-19aren pandemiak albotik ekarri digun zerbait, ugaldu eta biderkatu egin baitira azken hilabeteotan elkarrengandik urruti bizi diren euskal jende eta elkarteen arteko online bilera eta solasaldiak.

Ez dakigu oraindik aurten posible izango den Gaztemundu egitea ala ez, edo egiten bada zer nolako ezaugarriak izango dituen, baina bistan da beti ere interesgarria dela gure diasporako punta bateko eta besteko gazteen iritzi, ikusmolde, gogoeta eta proposamenak entzun eta kontrajartzea. Posible izango da, bestalde, norberak ere etxetik parte hartzea, saioak aldez aurretik galderak bidaltzea ahalbidetu baitu.

Boise eta Argentinako bazterretatik munduratuko den hjitzordu honen aurrerapen eta material osagarri gisa, EuskalKultura.eus-ek, bertan La Pampako Macachindik parte hartuko duen Tomas Vicentek idatzitako "Gaztemundu 2019ko nire esperientzia" testua eskaini du gaur.

Gogoratu: bihar saioa zuzenean segitzeko, Zoom bidez, hemen eska dezakezu. Eta aldez aurretik zure galderak moderatzaileari helarazteko, kylieb@basquemuseum.eus helbidera idatz dezakezu.

-Noiz: ostiralean, uztailaren 10ean, goizeko 11: 00etan, Boiseko Idahoko orduan; 14: 00etan, Argentinako ordutegian; 19: 00etan Euskal Herrian.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia