euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Interneteko VascosMexico.com webgune eta foroak logo berria hartu du eta diseinua eta itxura aldatu ditu

2007/12/21

Vascosmexico elkartearen logo berria
Vascosmexico elkartearen logo berria

PUBLIZITATEA

Sarean lau urteko bidaia aberatsa egin ostean (2004-2007), Vascosmexico.com webgune eta foro euskalmexikarrak aldatu berria du logoa eta horrekin batera interneteko bere presentziaren diseinu eta itxura aldatu ditu, tokiari atal berriak gehituz. Jaione Arrietak kudeatzen duen webgunearen ibilerak lehengo bidetik segituko du, edukin orokorrekin eta doako harpidetuentzako zerbitzu bereziekin. Webgunea sarean da jada, erabiltzaileen lankidetzekin osatzeko zain.
Webgune berria abenduaren 9an agertu zen sarean eta geroztik joan diren egunetan Jaione Arrieta koordinatzailea gutxinaka ekin dio edukin berriekin hornitzeari. Arrietak gure buletin honi adierazi dionez, webguneak bere erabiltzaile, irakurle eta bazkide harpidetuen lankidetzak gustura hartuko ditu eta denen artean webgune dinamiko eta bizia osatzea du datozen aste eta hilabeteotako erronka. Aurrekoa bezala, webgunea erdara hutsean dago eta bere barnean topa daitezkeen atalak hauek dira: Cultura, Sociedad, Deportes, Ocio, Servicios, Economía y Empresas, Lugares de Encuentro, Educación y Formación, Vascos en México, Vascos en el Mundo eta Documentos, besteak beste.

Toki berriak aurreko Vascosmexico.com-eko lau urteko artxibo historikoak ere jaso ditu. Bertan gordetzen dira Mexikoko euskal komunitatearen bizitza soziala eta eguneroko bizitza eta jarduerak gordetzen dituzten ehundaka artikulu eta argazki: Euskal Etxeko ekitaldiak, Acapulcoko mus txapelketa, Mazatlango euskal kultur astea... Erabiltzaileek eskura izango dute orain ere artxibo aberats hau bere osotasunean.

Webgune berriak Argazki Galeria ere eskaintzen du eta atzo ostegunean bertan inauguratu zen, izan ere bertako gizartean oihartzun handia izan duen Lorea, Aitana y Lander Eguía Blanchet hirukien bataioko argazkiekin, joan den larunbatean egin baitzen eta bertan ibili baitzen bere argazki kamerarekin Jaione Arrieta, ondoren foroan eta webgunean ipini dituen testu eta argazkiak biltzen. Txat zerbitzua ere eskaintzen du webguneak eta doaike erabiltzaileei elkarrekin hitzegin eta ideiak trukatzeko aukera bikaina emango die. Azkenik, nahi duenak ekimen hau diruz laguntzeko atala ere badago, proiektuak lan bolondres handia eta ordainezina biltzen badu ere, gastuak ere baititu eta horietarako ere lankidetza eta ekarpenak gustura onartzen baititu Jaione Arrietak.


Lotura interesgarriak

VascosMexico.com webgune diseinu eta itxuraberritua
www.vascosmexico.com

Vascosmexico.com-ek laugarren urtea bete du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 18an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia