euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak 800.000 euroko diru laguntza eman du euskarazko filmeak DVDan eta zirkuito komertzialean zabaltzeko

2007/12/21

"Zine gehiago-euskara gehiago" egitasmoaren aurkezpena (argazkia EITB)
"Zine gehiago-euskara gehiago" egitasmoaren aurkezpena (argazkia EITB)

PUBLIZITATEA

“Zine gehiago-euskara gehiago”, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako egitasmoak aurreikusten du urteko 40 film bikoiztu edo azpititulurekin merkaturatuko direla lehenengo bi urteetan. Euskarazko filmak DVD euskarrian bultzatzea da helburu nagusia, bai salmentarako eta baita alokatzeko ere. Dagoeneko Heroes telesaileko 23 atal eta honako zazpi pelikula hauek euskeratu dira: Number 23, Fur, Arthur and the Minimoys, Casandra's Dream, 88 Minutes, The Contract eta Rob B. Hood. Film hauek guztiak salmentan daude jadanik ohiko dendetan eta datozen hilabeteetan eskaintza zabaldu egingo da.
Egitasmoa aurrera ateratzeko akordioa Eusko Jaurlaritzak Aralar legebiltzar taldearekin hitzartutako emendakin baten bitartez iritsi da. Aurtengo aurrekontuetan 400.000 euroko diru laguntza bideratu dute filmen bikoizketa eta zabalpenera eta datorren urtean beste horrenbeste erabiliko da. Miren Azkaratek, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak adierazi duenez “helburu nagusia euskarazko produktuak izatea eta horien kontsumoa eta zabalkundea DVD zirkuituetan bultzatzea da”.

Proiektu honen baitan bikoiztuko diren edo azpituluak jarriko zaizkien filmeak zinema areto komertzialetan estreinatutako pelikulak izan beharko dira, izan ere, euskarazko filmeen kontsumoa da bultzatu nahi dena. Kultura Sailak EITBren laguntzaz egingo du produktuen zabalpena zinema alorreko enpresekin harremanetan jarriz eta DVD guztietan argi azalduko da euskaraz ere itzulita dagoela.

Kultura saillak euskarazko filmeak bultzatzeko lantzen duen “zinema euskaraz” proiektuari gehitu zaio “zine gehiago-euskara gehiago” egitasmoa. Horrela, euskaraz dauden filmak merkatuan sartu nahi dituzte, eta dagoeneko Universal, Tripictures, New World, On Pictures eta Filmas ekoizpen etxeek baiezkoa eman diote egitasmoari eta euren filmak euskaratzeko baimena eman dute.


Lotura interesgarriak "Zinema euskaraz" programaren inguruko informazioa
www.euskadi.net



Komentarioak

  • marrazkiak

    nerer alabentzat marrazki bizidunak nahi nituzke. nola deskargatuko nituzke?

    ainhoa arbelaitz, 2013/02/22 12:22

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia