euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Indartsu dator aurten ere Bartzelonako EH Sona jaialdia: Berri Txarrak, Bide Ertzean, Gatibu, Gose...

2013/10/01

Euskal Herria Sona! 2013 jaialdiaren kartela
Euskal Herria Sona! 2013 jaialdiaren kartela

PUBLIZITATEA

Bartzelonako Euskal Etxeak aditzera eman du dagoeneko aurtengo Euskal Herria Sona! musika jaialdiaren kartela zein izango den, eta aurreko edizioetan bezala, euskal talde puntakoak bildu ditu bertan. Urriaren 25etik abenduaren 5a bitartean luzatuko da jaialdia eta musika estilo desberdinek lekua izango dute bertan: rock, ska, pop, country, blues, elektronika, reggae... Berri Txarrak, Gose, Gatibu, Bide Ertzean, Kokein, Korrontzi eta Sutagar izango dira, besteak beste, Bartzelonan.

Bartzelona, Katalunia. Bartzelonako Euskal Etxeak gertu du dagoeneko "Euskal Herria Sona!" jaialdiaren egitaraua, eta, ohi duen legez, euskal talde sorta ederra bildu du bertara. Izen handia duten taldeak izango dira batzuk --Berri Txarrak, Gatibu, Sutagar-- eta ez hain ezagunak besteak, baina denak ala denak dute zerbait berezia eskaintzeko.

Hain ezagunak ez direnen artean izango da EHSona! lehiaketako talde irabazlea: Arratia bailarako Eskean Kristö taldea. "Zaila izan da erabakia hartzea, baina, Eskean Kristö taldearen indarrak, ondo taiututako musikak eta kantuen hitz zorrotzek konbentzitu gaituzte", azaldu dute Euskal Etxeko iturriek. "Datorren azaroaren 23an Bartzelonako Razzmatazz aretoan Gatiburekin batera ikusiko ditugu eta bertan izango dute aukera euren zuzenekoa erakusteko". 

Hau da jaialdiaren egitarau osoa:

-Urriaren 25a: Bide Ertzean. Passeig del Born-en, 20:00. Doan.
-Urriaren 26a: Taberna Ibiltaria, auzoko euskal tabernetatik. 13:00tan.
-Urriaren 26a: Anai Arrebak eta Gose. KGB aretoan, 20:00tan. Prezioa 8€/10€.
-Urriaren 31: Izaki Gardenak. Euskal Etxean, 20:00. Prezioa: 5€.
-Azaroaren 1a: Sexty Sexers eta Kokein. Rocksound aretoan, 21:30tan. Prezioa: 8€/10€.
-Azaroaren 2a: Korrontzi. CAT aretoan, 22:00tan. Prezioa: 8€/10€.
-Azaroaren 6a: Bad Sound System. Apolo aretoan, 00:30tan. Doan.
-Azaroaren 8a: Berri Txarrak, Herri Oihua eta Illinoise. Razzmatazz 2, 19:00tan. Prezioa 15/18€  (Codetickets).
-Azaroaren 9a: Skasti. Clot-eko jaietan, 22:00tan. Doan.
-Azaroaren 14a: Igelaren Banda. Harlem Jazz Club aretoan, 22:00tan. Prezioa 6€/8€.
-Azaroaren 15a: Damba. Euskal Etxean, 20:00tan. Bartzelonako Herri Musika jaialdiarekin lankidetzan. Prezioa: 5€.
-Azaroaren 16a: "Biodiskografiak" ikuskizuna; Musika eta literatura: Xabier Montoia, Iban Zaldua, Ibon Rodriguez. Euskal Etxean, 20:00tan. Prezioa 5€.
-Azaroaren 22a: Moby Dick. Euskal Etxean, 20:00tan. Prezioa 5€.
-Azaroaren 23a: Gatibu eta Eskean Kristö. Razzmatazz 2 aretoan, 22:00tan. Prezioa: 8/10€.
-Azaroaren 30a: Sutagar. Razzmatazz 2 aretoan, 20:00tan. Prezioa 12/15€.
-Abenduaren 5a: Kepa Junkera eta Josep Mª Ribellesdes. CAT-en. Prezioa: 5/8/10€.

EH Sona! jaialdiari buruzko informazio osoa, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia