euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztea zara eta Europako euskaldunen bizimodua ezagutu nahi duzu? Parte har ezazu "Txapela Buruan" saioan

2013/01/16

"Txapela Buruan" saioak lau euskal gazte Europan zehar eramango ditu, hainbat hirietako euskaldunak ezagutzera (argazkia TxapelaBuruan)
"Txapela Buruan" saioak lau euskal gazte Europan zehar eramango ditu, hainbat hirietako euskaldunak ezagutzera (argazkia TxapelaBuruan)

PUBLIZITATEA

18 eta 30 urte artean badituzu eta Europan zehar bidaiatzeko gogoa baldin baduzu, ETBren "Txapela Buruan" saioak ematen dizu aukera. Ostiral honetan ETBren Bilboko egoitzan egingo den kasting-ean lau gazte aukeratuko dituzte, hamabost egunez Europa InterRail bidaia egiteko. Ibilbidean Amsterdam, Berlin, Budapest, Varsovia eta Lausanne bisitatuko dituzte eta bertako euskaldunen bizimodua ezagutu ahalko dute. Europan bizi den euskalduna bazara, berriz, idatz ezazu artikuluan esaten dugun helbidera, programak bisita egin diezazun.

Bilbo, Bizkaia. ETBek "Txapela Buruan" izeneko saio berria jarriko dut abian laster eta ostiral honetan kasting-a egingo da saioko lau gazte bidaiariak aukeratzeko. Baldintzak: 18 eta 30 urte artekoa eta euskalduna izatea. Parte hartu nahi dutenek 10:00etatik 18:00etara EITBren Bilboko egoitzan egingo den kastinean aurkeztu behar dute. Gainera, Gaztetxartela eramanez gero, iPad mini baten zozketan parte hartuko duzu!

Kastinean aukeratzen dituzten lau gazteek Europan barrena hamabost eguneko bidaia egingo dute, gastuak saioak ordainduta: InterRail txartelak, ibilbideak, aterpetxeak... Besteak beste Berlin, Amsterdam, Budapest, Varsovia eta Lausanne bisitatuko dituzte eta bertan bizi diren euskaldunak ezagutu ahalko dituzte.

Kastinari buruzko informazio osoa, hemen.

Gonbitea Europako euskal etxe eta euskaldun solteei

Aldi berean, saioa prestatzen ari den ekoiztetxea EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da eta Europako euskal etxeei eta hiri europar hauetan bizi diren euskaldunei ere saioan parte hartzeko gonbitea luzatu diete.

"Txapela buruan" saioan zure euskal etxearen berri eman nahi baduzu, edo Europan bizi bazara eta zure bertako bizimodua ereakutsi nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Pausa Digital ekoiztetxearekin, e-maila idatziz maitepausa@gmail.com helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia