Mar del Plata, Argentina. Argentinako hamalau euskal etxetako ordezkariak, FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta Eusko Jaurlaritzako agintariak elkartu dira joan den asteburuan Mar del Plata hirian. Denak Bat Euskal Etxean eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari Guillermo Canut Garramiola koordinatzaile, FEVAko Gazteentzako Formakuntza Tailerra larunbat-igandez egin da, uztailaren 5 eta 6an, gazteak euskal elkarteen bizitzan instituzionalean aktiboki inplikatzera animatzea helburu. FEVAk bere Zuzendaritza Batzordearen hileroko bilkura Denak Baten bertan egin zuen, eta bertan egin zitzaion baita ere harrera Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari berri Ziortza Olano Astigarragari, Benan Oregi teknikaria lagun. Euskadiren Argentina eta Uruguaiko ordezkari Sara Pagola Azpiri ere bertaratu zen.
Guztira 41 izan ziren tailerreko gazteak, 18 eta 35 urte bitartekoak, asko elkarrengandik urrun dauden euskal etxeetatik etorriak, asteburua Mar del Platan FEVAk eurentzat bereziki antolatutako Prestakuntza Tailerrera deituta. Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari eta anfitrioi Patxi Valenciak ongietorria eman zien bertaratutakoei. FEVAko lehendakari Asier Iriberri eta Guillermo Canutek egin bezala. Azken honek apirilean, "Gaztemundu" Programaren azken edizioan trebatutako gazteekin Tandilen egindako bilera aipatu zuen tailer honen aurrekari gisa. Larunbat arratsaldean Ziortza Olanoren bisita jaso zuten gazteek eta ordubeteko elkarrizketa partekatu zuten Jaurlaritzako ordezkariak eta Diasporako gazteek.
Guillermo Canut-ek EuskalKultura.eus-i laburbildu dionez, “Gazteak funtsezko protagonistak dira gaur egun eta izango dira etorkizunean. Begirada kritikoa eta beste mundu batzuk irudikatzeko gaitasuna ezinbestekoak dira gure elkarteak biziberritzeko. Bi jardunaldi hauetan zehar pentsatu dugu, ondo pasa dugu, ikasi dugu eta une gogoangarriak partekatu ditugu. Taldean garatutako ideia ugari sortu dira, eta gazteek beren euskal etxeetako zuzendariekin partekatzeko eraman dituzte. Gazte hauen guztien parte-hartzea azpimarratu nahi dut, bakoitzak bere ekarpena egin baitu, eta eskerrak eman nahi dizkiet Ziortza Olanori, Sara Pagolari eta Benan Oregiri tailerrean parte hartu izanagatik. Sortutako entzute-gune hori oso garrantzitsua izan da, eta gazteek asko baloratu dute, aukera izan baitute beren bizipen, jarduera, proiektu eta Euskal Etxeetako parte-hartze instituzionalarekin lotutako gai ugariri buruz hitz egiteko”.
Ongi etorria Ziortza Olanori
Ziortza Olano, Sara Pagola (atzealdean, Asier Berriren ondoan) eta FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kideak
Larunbat goizean FEVAk Zuzendaritza Batzordearen hileroko bilkura egin zuen Mar del Platako Denak Baten. Federazioko euskal etxe kideetako ordezkari ugari bertaratu ziren, eta topaketaren baitan harrera egin zitzaion Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari berri, Ziortza Olano Astigarragari. Bisitariak Eusko Jaurlaritzak abian dituen programa batzuk aipatu zituen. Euren aldetik, Federazioko Zuzendaritza Batzordea osatzen duten euskal etxeetako ordezkariek beren euskal etxeen aurkezpen laburra egin ostean, interes komuneko gaiei heldu zieten.
Prestakuntza Tailerrean parte hartutako gazteak
- Fernando Ignacio González - Toki Eder (José C. Paz)
- Jennifer Jorgelina Cabezas - Toki Eder (José C. Paz)
- Camila Barragan - Anaitasuna (Maipú)
- Maite Coudannnes - Anaitasuna (Maipú)
- Maite Iriart - Anaitasuna (Maipú)
- Ainhoa Iriart - Anaitasuna (Maipú)
- Ignacio Sarmiento - Zazpirak Bat (Rosario)
- Eugenio Onnainty - Euzko Etxea (Villa María)
- María Florencia Deniz - Euzko Etxea (Villa María)
- Sofía Sosa - Gure Etxe Maitea (Olavarria)
- María Belén de Aguirre - Laurak Bat (CABA)
- Sofía Etchegaray - Laurak Bat (CABA)
- Ana Calvaroso - Laurak Bat (CABA)
- Catalina Zugazua - Euzko Etxea (Necochea)
- Lourdes Pacheco - Euzko Etxea (Necochea)
- Mercedes López Cristeche - Aberri Etxea (Viedma)
- Antonella Lucia Ibarrola Guardia - Aberri Etxea (Viedma)
- Carola Sarricouet - Euzko Alkartsuna (Macachín)
- Costanza Phagouape - Euzko Alkartsuna (Macachín)
- Milagros Petroff Mujica - Zelaiko Euskal Etxea (Santa Rosa)
- Sara Urbieta - Gure Etxea (Tandil)
- Begoña Kain Aramburu - Gure Etxea (Tandil)
- Valentina Brito - Gure Etxea (Tandil)
- Carolina Alessandrini - Euskaltzaleak (CABA)
- Amparo Otermin - Lagun Onak (Pergamino)
- Ana Sofía Urruchaga - Lagun Onak (Pergamino)
- Tomás Benítez - Denak Bat (Mar del Plata)
- Itziar Gorostegui - Denak Bat (Mar del Plata)
- Ximena Alonso - Denak Bat (Mar del Plata)
- Felipe Conde - Denak Bat (Mar del Plata)
- Daniela Rodríguez - Denak Bat (Mar del Plata)
- Solana Munt - Denak Bat (Mar del Plata)
- Santiago Horianski - Denak Bat (Mar del Plata)
- Catalina Zugazua - Denak Bat (Mar del Plata)
- Milagros Rodríguez - Denak Bat (Mar del Plata)
- Juan Cruz Aguel - Denak Bat (Mar del Plata)
- Itziar Aguirrezabal - Denak Bat (Mar del Plata)
- María Galvan Uzubiaga - Denak Bat (Mar del Plata)
- Lorea Millan - Denak Bat (Mar del Plata)
- Maite Bengochea - Denak Bat (Mar del Plata)
- Rosario Altuna Ribas - Denak Bat (Mar del Plata)