euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako euskal etxeetako gazteak Mar del Platan batuko dira Formakuntza Tailer berri batean, FEVA antolatzaile

2025/06/23

Azken saioa Buenos Airesen egin zen, maiatzean. Uztail hasieran gazteak Mar del Platan bilduko dira FEVA Formakuntza Tailer berri batean
Azken saioa Buenos Airesen egin zen, maiatzean. Uztail hasieran gazteak Mar del Platan bilduko dira FEVA Formakuntza Tailer berri batean

PUBLIZITATEA

Mar del Plata, Argentina. Uztaileko lehen asteburuan Argentinako euskal etxeetako hainbat gazte Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean bilduko dira Formakuntza Tailer batean parte hartzeko. FEVA antolatzaile, topaketa uztailaren 5etik 6ra, larunbat goizetik igande arratsaldera luzatuko da, Guillermo Canut Garramiola, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari dena koordinatzaile. Asteburu eta leku berean, Denak Bat Euskal Etxean, FEVAko Zuzendaritza Batzordeak bere hileroko bilkura egingo du. Ziortza Olano Astigarraga, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari berriaren partaidetza iragarri da bertara, Uruguai eta Argentinara hasia izango duen bere lehenengo bisitaldi ofizialean.

Larunbat horretan, goizeko bederatzietatik aurrera, euskal etxeetako dantzari, musikari, pilotari, muslari, eta euskara irakasle eta ikasleen harrera egingo da. Gosaria partekatuko dute eta 10etan hasiko da prestakuntza tailerra. Bazkariaren ostean, Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren eta FEVAko agintarien agurra jasoko dute, ondotik. lanari berriz ere ekiteko, afalordura arte. Igande goizean ekitaldiaren azken zatia landuko dute eta Tailerra bazkalostean amaituko da.

Epea ostegunean bukatuko

Tailerraren lehenengo zatiak honako gai hauek jorratuko ditu: Lidergoa eta Lantaldeak, Eraikuntza soziala, euskal nortasuna eta kide izatearen zentzua - Gure Asmoa, Talde lanaren dinamika: Gure ekarpena gure erakundeetan balioa sortzeko. Landuko dira baita ere: 200.000 urteko historia Euskal Herriaren bizitzan – Talde lan dinamikak, Kultura ondarea eta tradizioak, eta Aktualitatea Euskal Herrian.

Euskal etxe bakoitzak bi parte-hartzaile aurkeztu ahal izango ditu. Aste honetako ostegunean, ekainaren 26an, amaituko da epea euskal etxeek bertaratuko diren gazteen datuak jakinarazteko FEVAri.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia