euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Filipinar enbaxadariak 'Euskaldunak eta Pazifikoa: Urdanetaren omenez' erakusketa bisitatu du Donostian

2009/09/07

PUBLIZITATEA

Ana Ines de Sequera-Ugarte Filipinetako enbaxadorea, Donostian izan zen joan den ostegunean, irailaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoa bisitatzen, bertan ikusgai dagoen 'Euskaldunak eta Pazifikoa: Andres Urdanetaren omenez' gertutik ezagutzeko hain zuzen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Diputatuak, Maria Jesus Aranburuk, egin zion ongi etorria, Soco Romano eta Jose Maria Unsain Untzi Museoko arduradunekin batera. Guztiek, bisita gidatua egin zioten erakusketari eta amaieran orain gutxi Untzi Museoak argitara emaniko 'Donostia, itsas hiria' argitalpenaren ale bat eskaini zioten Ana Ines de Sequera-Ugarte enbaxadariari.

Donostia-San Sebastian. Donostiako Untzi Museoak ekoizten duen “Euskaldunak eta Pazifikoa: Andres Urdanetaren Omenez” erakusketak, euskaldunok XVI. mendetik gaurdaino Pazifikoan eta Ekialde Urrunean izan duten presentziaren ikuspegi zabala biltzen du, filipinar uharteekin izandako harremanei begirune berezia eskainiz.

2009 Filipinak Donostia 01

[Ohorezko aurreskua Ana Inés de Sequera-Ugarte enbaxadari filipinarraren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Maria Jesus Aranburu diputatuaren aurrean]

2009 Filipinak Donostia 02

[Filipinar enbaxadaria, Gipuzkoako Fori Aldundiko ordezkariak, Untzi Museoko zuzendariak eta ordezkaritzako gainerako kideak 'Euskaldunak eta Pazifikoa' erakusketan]

Juan Sebastian Elkano, Andres de Urdaneta eta Miguel Lopez de Legazpik Ozeano Pazifikoan eginiko espedizioak zabal biltzeaz gain, erakusketak ezezagunagoak zaizkigun eta garrantzia historikoa izan duten beste zenbait arlori ere egiten die tartea.

Erakusketa  2.010eko Otsailaren 28ra arte izango da zabalik.

Lotura interesgarriak

Erakusketaren webgunea
http://um.gipuzkoakultura.net/euskaldunak_eta_pazifikoa.php?



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia