euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUn masterrak egingo dituzten Latinamerika, AEB eta Filipinetako ikasleentzako laguntza deialdiaren eguneraketa

2009/04/23

Bizkaiko EHUko kanpusaren sarrera, Leioan
Bizkaiko EHUko kanpusaren sarrera, Leioan

PUBLIZITATEA

Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atala EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da masterrak ikasten ari diren Latinamerika, AEB eta Filipinetako ikasleentzako 2009-2010 laguntza deialdian izan den eguneraketaren berri emateko. Aldaketa honetan datza: Kolonbia eta Venezuelako ikasleek Kolonbiako Euskadiko ordezkaritzan aurkeztu beharko dituztela eskabideak eta ez Txilekoan, aurreko artikuluan azaltzen genuen bezala.

Leioa, Bizkaia. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) eguneraketa bat egin du kalitate mentzioa duten doktoregoetara sarbidea ematen duten masterrak egingo dituzten Latinamerika, AEB eta Filipinetako ikasleentzako mugikortasun laguntzen 2009-2010 deialdian. Egunetaketa zera da, laguntza hauek eskatu nahi dituzten Kolonbia eta Venezuelako ikasleek Kolonbiako Euskadiko delegazioan aurkeztu behar dituzteka eskabideak, eta ez Txileko ordezkaritzan, aurreko artikuluan azaltzen genuen bezala. Mexiko eta AEBetako eskabideak Mexikoko Euskadiko ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, Txilekoak Txileko ordezkaritzan, Argentina eta Uruguaikoak Argentinako ordezkaritzan eta Filipinetakoak Madrileko ordezkaritzan.

Ordezkaritzen helbideak honakoak dira:

ARGENTINA

Dirección: Av. Alicia Moreau de Justo 846 3º of. 21

Ciudad Autónoma de Buenos Aires

C1107AAR República Argentina

CHILE

Dirección: Apoquindo 3669 – Oficina 802

Las Condes (Santiago de Chile)

Chile

COLOMBIA

Dirección: Edificio ION. Carrera 7 Número 73-45/47 Oficinas 1001/2/3

Bogotá D.C - Colombia

MADRID

Dirección: Cedaceros 10, 6º

28014 Madrid

España

MÉXICO

Dirección: Horacio 1213 – Colonia Polanco

11550 Miguel Hidalgo (México D. F.)

México

 

Laguntzen banaketa

Diru-laguntzak ustezko eskatzaileen arabera banatuko dira honelaxe: Venezuela /Kolonbia 10; Mexiko /AEB 10; Argentina /Uruguai 10; Txile 10; Filipina 2. Esleitu gabeko 3 laguntza geldituko lirateke, urteroko 45 laguntzen kopurua osatuz.

Honakoa laguntza deialdi honen hirugarren edizioa da, 2007/2008 eta 2008/2009ko ikasturteetakoen erantzun onaren ostean. EHUko Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atalak eman dituen datuen arabera, 2007-2008 ikasturtean 45 laguntzetatik 35 eman zituzten: 12 Argentinan, 15 Txilen eta 8 Mexikon. 2008-2009 ikasturteari dagokionez 45 laguntza eman zituzten, honela banatuta:  Argentina 7, Txile 8,  Mexiko 14, Kolonbia 6, Filipinak 3 eta Venezuela 7.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia