euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUk Andres de Urdanetari buruzko ikastaroa eskainiko du bere jaiotzaren 500. urteurrenean

2008/06/20

Andres de Urdaneta itsagizona
Andres de Urdaneta itsagizona

PUBLIZITATEA

Urdaneta 500-Ordiziako Udala Batzordeak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, 'Las rutas marítimas en la globalización: el tornaviaje de Urdaneta' ikastaroa antolatu du uztailaren 21, 22 eta 23rako. Klaseen helburuetako bat Asia, Amerika eta Europako herrien arteko ekonomia eta kultur trukaketan Urdanetak egindako ekarpena ezagutaraztea izango da. Jardunaldiak Donostiako Miramar Jauregian eta Ordizian egingo dira. Matrikularen prezioa 84 eurokoa da.

Donostia, Gipuzkoa. Andres de Urdanetari buruzko ikastaroaren uztailaren 21ean hasiko da, A Coruñako Unibertsitateko irakasle Luis Alonso Alvarezen La organización del viaje de Loaysa y la Casa de Especiería de Andrés de Urdaneta hitzaldi batekin, Donostiako Miramar Jauregian. Atsedena ostean, Carlos Martinez Shawek, Madrilgo UNEDeko irakasleak, Después del tornaviaje. Filipinas y el espacio del Pacífico en el siglo XVI izenburudun berbaldia egingo du. Lehen jardunaldia AEBetakoko Medfordeko Tufts University-ko Felipe Fernandez Armestoren Urdaneta y la Exploración del Planeta solasaldiarekin amaituko da.

Uztailaren 22an EHUko Ekonomia eta Enpresari Zientzietako fakultateko Patxi Zabalok El Actual Proceso de Globalización desde la Perspectiva Histórica hitzaldia gidatuko du Miramarren. Alvaro Aragonek, EHUko Filologia eta Geografia eta Historiako fakultateko irakasleak, La evolución de la Economía Guipuzcoana en tiempos de Urdaneta: un período de desarrollo y expansión entre supuestas crisis berbaldiarekin amaiera emango dio bigarren jardunaldiari.

Filipinetako eta Peruko partaideak hirugarren jardunaldian

Ikastaroaren azkeneko egunean klaseak bi toki ezberdinetan egingo dira. Donostiako Miramar Jauregian, Salvador Arriolak Mexikoko kontsul nagusiak Sao Paulon (Brasil) honako hitzaldia eskainiko du: Relaciones Transpacíficas en los siglos XVI-XIX. Jarraian, Benito Legarda Filipinetako Banku Nazionaleko lehendakari ohia Intercambio comerciales en el sudeste asiático después de la consolidación del Galeón de Manila solasaldiaz arduratuko da. Raul Eduardo Bao Garciak, Porreseko San Martin Unibertsitatetik etorria (Peru), hirugarren jardunaldia itxiko du El Galeón de Manila y Perú hitzaldiarekin.

Arratsaldean, 19:00etan, Salvador Arriolak, Benito Legardak eta Raul Eduardo Bao Garciak Ordiziako Udaletxean egingo den mahai inguruan parte hartuko dute. Bertan La contribución de Andrés de Urdaneta al desarrollo económico y cultural de la zona del Pacífico gaiari buruz hitz egingo dute.

Ikastaroko matrikula

Matrikularen prezioa 84 eurokoa da eta ikastaroan interesa dutenek Andres de Urdanetaren webgunean lor dezakete programaren informazio osoa.

Matrikularen gestioa egiteko:

Cursos de Verano / Uda Ikastaroak (cursosverano@ehu.es).
Apdo. 1.042. E-20.080 Donostia-San Sebastián / Tel. (+34) 943-219-511 /
943-219-751; Fax. (+34) 943-219-598.
www.sc.ehu.es/cursosverano



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia