euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Andres de Urdaneta itsasgizonaren bizitzari buruzko dokumentala egiten ari da Mikel Urretabizkaia zuzendaria

2008/05/08

Aurten Urdanetaren jaiotzaren 500 urteurrena ospatzen da
Aurten Urdanetaren jaiotzaren 500 urteurrena ospatzen da

PUBLIZITATEA

Filipinetan eta Bermeoko portuan egin dira 'Urdanetaren urratsetan' dokumentalaren lehen grabazioak. Joan den astean Mikel Urretabizkaia zuzendariak gidatzen duen taldea Bermeoko Aita Guria ontzian aritu zen lanean, Filipinetatik bueltatzeko Itzulera bidea aurkitu zuen itsagizonaren bizitzaren pasarteak antzeztuz. Dokumentala Urdanetaren jaiotzaren 500 urteurreneko ekitaldien parte da eta bere jaioterrian, Ordizian, estreinatuko dute.
Filipinetan hasi da dokumenatalaren grabazioa eta joan den astean Bermeoko Aita Guria untzia hartu zuen lantaldeak, bertan Urdanetaren bizitzaren hainbat pasarte irudikatzeko asmoz. Euskal itsasgizonari buruzko dokumentalak eszenifikazioa erabiltzen ditu --hainbat aktoreek Urdaneta eta bere garaikideen papera egiten dute-- XVI. mendean Pazifikoko itsasbideak eta merkataritza goitik behera aldatu zituen Itzulera bidea aurkitu zuen marinelaren bizitza islatzeko.

Ordiziako Udalak sustatzen du dokumentala, ETBren laguntzarekin. Izan ere euskal telebistan ikusi ahal izango da filmea, Ordizian estreinatu ostean. SPRI-k ere laguntza eman du luzemetraia egiteko, Urdaneta Ekialde Urrunean merkataritzan aritu zen euskaldun aintzindaritzat dutelako. Datozen asteetan dokumentalaren grabazioa Euskal Herriko hainbat lekutan eta Mexikon bukatuko dute (Itzulera bidea Mexikoko Cancunen bukatzen baitzen).


Lotura interesgarriak

'Urdaneta eta bere garaia' liburuaren aurkezpena
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko apirilaren 11an

Urdaneta Mintegirako lanak bidaltzeko epea uztailean itxiko da
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko otsailaren 21ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia