euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FEVAk bultzaturik, XIV. Ume Topaketa irailaren 24an izango da Euskal Echea institutuko zelaietan

2011/09/12

XIII. Ume Topaketaren partaide batzuk
XIII. Ume Topaketaren partaide batzuk

PUBLIZITATEA

Urtero gauzatzen den hitzordu berezi bat da hau. Berezia, koloretsua eta alaia. Herri askotako euskal etxeetako umeak bilduko dira aurten ere Llavallolgo Euskal Echea institutuko egoitzan beren Euskal Herriko ezagutza beste umeekin konpartitzeko. Eta ez dira bakarriko egongo festa honetan. FEVAk osatutako antolatzaile, irakasle eta laguntzaile taldeak lagunduko ditu txikiak egun osoko jaialdian. Elkarretaratzea goizean hasiko da, gosariarekin, eta arratsaldean bukatuko da jolas, musika eta dantza artean.

Llavallol, Argentina. “Topaketaren helburua umeek Euskal Herriko kultura --dantzak, jokoak, musika, antzerkia, eskulanak eta euskara-- ezagutzea da. Aldi berean mutiko eta neskatoen arteko harremanak sortu eta sendotzearen aldeko jaia ere bada”, azaltzen zioten iaz, XIII. Ume Topaketan  200 ume bildu ondoren, FEVAko euskara arloko arduradunek EuskalKultura.com-i.

Federazio argentinarra bera da topaketaren antolatzailea, HABEtik jasotzen duen diru-laguntzarekin, eta aurreko urteetako eskarmentua baliatuz eta ohiko izpirituarekin, 2011 honetan ere gonbidatzen ditu euskal etxeetako txikiak eurentzat propio eratutako ekitaldi honetan parte hartzeko.

XIV. Ume Topaketa irailaren 24an, larunbatean, izango da Llavallolgo Euskal Echea institutuko zelaietan. Bertako aretoan, gosaria eskainiko zaie umeei eta gero prest egongo da dena jolasten hasteko. Taldeetan banaturik, kulturaren arlo askotako esperientziak biziko dituzte txikienek jolasen bidez. Bazkaria ere partekatu dute partaide guztiek eta arratsaldeko 5ak aldera “agur” esango diote elkarri. Informazio gehiago eskuratzeko, jo helbide honetara: feva_euskera@fibertel.com.ar.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia