euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak Kolonbiarekin akordioa sinatu eta harremanak areagotu egin ditu; bulegoa irekiko du bertan

2008/04/29

Luis Alfonso Hoyos Presidentzi Agentziako Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Iñaki Aguirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkaria, akordioa sinatzen iragan astearen amaieran
Luis Alfonso Hoyos Presidentzi Agentziako Gizarte Ekintzako zuzendaria eta Iñaki Aguirre Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkaria, akordioa sinatzen iragan astearen amaieran

PUBLIZITATEA

Kolonbiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak euren arteko harremana areagotzea adostu dute. Iñaki Aguirre Kanpo Ekintzako idazkaria latinamerikar lurraldera abiatu zen iragan astean Gizarte Ekintzako Presidentzi Agentzia kolonbiarraren zuzendaria den Luis Alfonso Hoyosekin memorandum bat sinatzeko helburuarekin. Honen bidez, ekonomia, gizarte, zientzia eta kultura arloan lankidetzarako ekintza berriak sustatuko dira. Lakuako gobernuak gainera Kolonbiako hiriburuan bulego bat irekiko duela jakinarazi du.
Kolonbiako gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak memorandum bat sinatu zuten iragan astearen amaieran, Hego Amerikako lurraldearen garapenerako lankidetza ekintzak sustatzeko helburuarekin. Euskal lankidetza hainbat ekimenetan gauzatuko da, ekonomia eta gizarte gaietan hasi eta zientzia eta kultura arlotaraino, kolonbiar presidentziako prentsa idazkaritzak ohar baten bidez aditzera ematen duenez.

Luis Alfonso Hoyos Presidentzi Agentziako Gizarte Ekintzako zuzendariak eta Iñaki Aguirre Arizmendi Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintzako idazkariak Kolonbiako lankidetza ekintzak sustatzea xede duen memorandum akordioa izenpetu zuten. Ekimen honek zenbait arlotan laguntzak ematea du helburu: merkatuen eta banaketaren hobekuntzarako; enpresa ekimen berritzaileentzako; enpresa txikien eta ertainen kalitate, ikerkuntza eta garapenerako; industria ingurugiroari eta industria propietatearen finantzaketa eta babesarentzako.

Euskal bulego baten irekiera

Gogorarazi beharra dago iragan asteartean Eusko Jaurlaritzak Gobernadoreen Kolonbiar Federazioarekin, alde batetik, eta Agentzia Presidentzialeko Gizarte Ekintzarekin eta Kolonbiako Nazioarte Lankidetzarekin bestetik, hitzarmenak sinatzeko argi berdea eman zuela.

Bi memorandum horien helburua honakoa da: 'Bi lurraldeen elkarren interesa izan daitezkeen arloetan harremanak indartu, eta Kolonbia eta Euskal Herriaren artean ekonomia, industria, teknologia eta kultura areagotuko dituzten programak abian jarri'. Egun, bi milioi euroko zenbatekoarekin, euskal ekimena laguntza eta lankidetzako zazpi proiektutan ari da lanean Kolonbian. Eusko Jaurlaritzak, aldi berean, kolonbiar hiriburuan irekiko duen bulegoaren berri eman du.


Lotura interesgarriak

EJren laguntza Kolonbiako hizkuntza indigenak sustatzeko
2008ko apirilaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana

Euskara Munduan Kolonbian irakasleak trebatuko ditu
2008ko martxoaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Bogotako EEa-Minuto de Dios Unibertsitatearen arteko kooperatibismoa
2008ko otsailaren 20an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia