euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak deia berretsi die munduko euskaldunei Euskal Diasporaren Artxiborako materialak eman ditzaten

2021/01/07

Bingen Zupiria sailburu eta bozeramaleak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkariak Euskal Diasporaren Artxiboa bisitatu dute
Bingen Zupiria sailburu eta bozeramaleak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkariak Euskal Diasporaren Artxiboa bisitatu dute

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak bisita egin dute gaur goizean Bilbon Euskadiko Artxibo Historikora, hain zuzen ere duela bi urtedanik honen barruan garatzen ari den Euskal Diasporaren Artxibora. Bisitako parte izan da baita ere Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, eta Ondare arloko eta Artxiboko arduradunak, baita, xehetasun emaile, zuzenean diasporako materiala katalogatzeaz arduratzen ari den Mikel Gomez teknikaria ere.

Zupiria sailburuak eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak biziki eskertu dute Artxiboa osatzen joateko orain arte jasotako lankidetza ugaria, eta iristen segitzen duten dokumentu, objektu eta informazio dohaintzak. Artxiboko arduradunek jakinarazi dutenez, gaur egun 7.000 dokumentu-sarrera, 955 ale bibliografiko eta 230 objektu daude katalogatuta, kronologia eta jatorri askotakoak; eta funts horiek handitzen jarraitzen dute, mundu osoko leku eta garai desberdinetako dohaintza eta material berriekin.

Kultura sailburuak bisita baliatu du Euskal Herrian bertan zein diasporan bizi diren euskal herritarrei proiektuan laguntzeko deia berresteko. Izan ere, Euskal Diasporaren Artxiboa, Euskal Herriaren historia orokorraren kapitulu garrantzitsua diren munduko euskaldunei buruzko historia jaso, gorde, ikertu eta zabaltzeko langintzan erreferentziazko baliabidea izateko bidean da, mundu osoko euskaldunak eta euren dohaintza eta lankidetzak partaide.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia