euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euskal Etxeak postaz berrituko ditu urtarril amaieran agintariak eta etxeratzeko afariak salduko ditu

2021/01/07

Artxiboko argazkian, afaria --kasu honetan sagardotegi motakoa, txotx eta guzti-- Boiseko Euskal Etxean pandemia aurretik
Artxiboko argazkian, afaria --kasu honetan sagardotegi motakoa, txotx eta guzti-- Boiseko Euskal Etxean pandemia aurretik

PUBLIZITATEA

Boise, AEB. Bizi dugun pandemia tenore berezi honetan, Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxeak, urtero urtarrilaren amaieran egiten duen Batzarra moldatzea erabaki du eta agintariak berritzea eta kontu ekonomikoak berrestea postaz egitea. Horretarako, finantza txostenak eta bozkatzeko txartelak hasi zaizkie bidaltzen bazkideei. Zuzendaritza Batzordeak onartzen du ez dela hau gustukoen duen egoera, baina ahaleginik handiena ari dela egiten bere eginkizunak ongien bete eta bazkideen, langileen eta, oro har, komunitatearen osasuna zaintzearren.

Era berean, hileroko ohiko afariak egin ezin direnez, eta janaria prestatu eta jaso eta etxeratzeko egindako saiakeraren ondoren, jakinarazi du COVID-19ren zenbakiek laguntzen badute –horretarako, etengabe ari da monitorizatzen– bazkideekin posta elektronikoz eta komunikabideen bidez komunikatuko dela, ahal izanez gero urtarrileko afaria etxeratzeko presta dezaten. Urtarrileko azkeneko astebururako iragartzen du, gaurtik ordura arteko baldintzek baimendu ezkero.

Gogorarazten du, azkenik, urtarrileko afaria normalean kideentzat bakarrik eta doakoa izaten bada ere, Bazkide Batzarrarekin batera antolatuta (aurten, oroitu, Batzarra ez dela aurrez aurrekoa izango), oraingoan, etxeratzeko afari hau ordaintzekoa izango dela, gonbidatu zein bazkideentzat. 

Adi beraz komunikazio berriei. Eskerrak ulertzeagatik, beti ere guztion segurtasuna gogoan lan egiten baitugu, amaitzen du Boiseko Euskal Etxearen oharrak.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia