euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Montevideoko Euskal Erria Argitaletxearen liburu berria Uruguai eta euskal kulturaz, Barandiaran eta Irigoyen egile

2021/01/08

Uruguai eta euskaldunak edo euskal kultura lotura duten bertso, olerki eta olerkariak bildu ditu liburu berriak
Uruguai eta euskaldunak edo euskal kultura lotura duten bertso, olerki eta olerkariak bildu ditu liburu berriak

PUBLIZITATEA

Montevideo, Uruguai. Liburuak "Cultura vasca y Uruguay: Bertsos, poesías y poetas" (Euskal kultura eta Uruguai: bertsoak, olerkariak eta eta olerkiak) du izenburu eta idazle euskaldun eta ez euskaldunen antologia poetiko bat da, Asier Barandiaran (EH) eta Alberto Irigoyenen (Uruguai) eskutik bildua. Irizpide zabalez, euren obretan Uruguai aipatzen duten Euskal Herriko egile eta obrak biltzen ditu; Uruguain bizi izan ziren euskaldunenak; euskaldunak edo euskal kultura aipatzen duten egile uruguaitarrak; eta baita euskal jatorriko uruguaitarren obrak ere.

Ehundik gora dira; tartean 1853an Abbadiek antolatutako lore-jokoetako "Koplarien guduak"en egileak; Montevideora emigratzearen arrisku eta lanjerren abisua eman zigutenak; Uruguain bizi izan ziren poeta euskaldunen artean, Iparragirre bera, Joxe Mendiage, Ignacio eta Miguel Argiñarena anaia errazkindarrak edota Juan Manuel Besnes e Irigoyen pintore donostiarra, 1863an Donostia bere sorterriari zenbait ahapaldi idatzi zikiona.

Horiekin batera, euskaldunak izan gabe euskaldunak edo euskaltasuna aipatu zuten olerkari uruguaitarrak, Herrera eta Raisig adibide. Eta euskal jatorriko olerkari uruguaitarrak, amodioari, oinazeari eta poeta baten sentiberatasunak papereratzen ahal duen beste hainbat sentimenduri kantatu ziotenak.

Bildutako lanak euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez daude idatzita eta Montevideoko Euskal Erria Argitaletxearen itzalpean datozkigu.

-Liburua Amazonen eros daiteke, hemen.

Euskal Erria Argitaletxea
Solano García 2643/101 CP 11300
Montevideo, Uruguai
Tel: 00598 2908 7977
webgunea: http://editorialeuskalerria.eu
Facebooken, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia