euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako EEak Belgikako euskaltzaleen edo bertara bisitan doazenen sostengua eskatzen du: bazkidetu 25 euroren truke

2021/01/07

25 euroren truke europar hiriburuko euskal elkarteari lagundu eta, bertatik pasatzen bazara, abantailak ere izango dituzu
25 euroren truke europar hiriburuko euskal elkarteari lagundu eta, bertatik pasatzen bazara, abantailak ere izango dituzu

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Ez dira garai errazak, baina munduko euskal etxeak abiatuak dira irudimenez eta ahalegin bereziz aurrerabide bila. Bruselan BEE Bruselako Euskal Etxeak, urtero sasoi honetan bazkide berriak erakartzeko plazaratu ohi duen kanpaina plazaratu du aurten ere, oraingoan deialdi berezia eginez Bruselako eta Belgikako euskaldun eta euskaltzale guztiei --edota hiriburu europarra bisitatzeko asmoa dutenei-- elkartera bildu eta bazkidetzeko, bizi dugun bolada konplikatu honek guztion lankidetza eskatzen baitu, bakoitzak hondar ale bana ipiniz proiektuak eta elkartea bera aitzinarazi eta segiarazteko.

Lagundu nahi duten guztien sostengua besoak zabalik hartuko dute. Azken urteotan ez dute kuota batere igo, eta bazkidetzen denari, esker bizia ematearekin batera, hainbat abantaila eskainiko dizkiote eta hiriburu europarreko euskal etxeari lagundu eta sostengua emateak eman dezakeen plazeraz gain, bazkide berriek ongi-etorri opari bat jasoko dute eta beherapenak elkarteak antolatzen dituen ekintzetan, besteak beste euskara klaseetan eta abesbatzaren kuotetan. Informazio gehiago, bruselakoeuskaletxea@gmail.com-era idatziz. 

-Bruselako Euskal Etxea Facebooken: www.facebook.com/bruselako



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia