euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaraz errodatutako 'Ihesaldia' telesaila AEBan ikusi ahal izango da otsail honetan jatorrizko bertsioan azpitituluz

2021/02/17

Telesaila joan den abenduaren 15ean estreinatu zuen ETB1ek eta otsailaren 27tik aurrera ikusi ahal izango da AEBan
Telesaila joan den abenduaren 15ean estreinatu zuen ETB1ek eta otsailaren 27tik aurrera ikusi ahal izango da AEBan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Estatu Batuetako Flix Latino plataformak 'Ihesaldia' minitelesaila, ETBk eta Pausolak ekoitzia Jabi Elortegi zuzendari, estreinatuko du otsailaren 27tik aurrera eta, izan ere bere jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango da, azpitituluta. Bost atal dauzka eta 1976ko abenduan Bizkaian Basauriko espetxean egiazki gertatu zen pasadizo bat hartzen du oinarri, bertako preso talde batek bere ihesaren itxurak egin eta, inork pentsatzen ez zuena, espetxean segitzen zuten, teilatupeko zulo batean ezkutatuta, tunel bat egiten ihes egin ahal izatearren.


Ihesaldia telesaila otsailaren 27an estreinatuko dute euskaraz Estatu Batuetan

Iñigo Aranbarri eta Xabier Perurena dira aktore protagonistak, ihesaldian sartutako bi etakiderena egiten. Eurekin batera Xabi 'Jabato' López eta Aitor Borobiak ihesaldian parte hartzen duten bi preso komunena egiten dute eta iheslarietako beste bi preso politikorena, Jon Ander Alonso eta Aitor Beltranek. Aktoregoa osatzen dute Nerea Gorriti, Miren Arrieta, Jon Olivares, Paco Revueltas,eta Miren Gojenola eta Mikel Laskurainek. Gidoia Xabi Zabaleta, Asier Gerrikaetxebarria eta Aitor Eneriz-ena da, argazki zuzendaritza Txarli Argiñanoren ardura eta ekoizleburu dira Itziar Zeberio eta Xabi Zabaleta.

Telesaila joan den abenduaren 15ean estreinatu zuen ETB1ek.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia