euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeak asteazken honetan zabalduko ditu berriz ere ateak hiria argi gorritik laranjara pasatu ostean

2021/02/16

Mexikoko Euskal Etxeak berriz ere zabalduko ditu bihar ateak, koronabirus egoeragatik itxi ostean
Mexikoko Euskal Etxeak berriz ere zabalduko ditu bihar ateak, koronabirus egoeragatik itxi ostean

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Mexiko HIriko Euskal Etxeak bihar zabalduko ditu berriz ere ateak, COVID19ak eragindako osasun egoerari dagokionez hiria eremu gorritik eremu laranjara pasatu ondoren. Egoera berriaren aurrean, Euskal Etxeko Zuzendaritzak elkartearen egoitzara inguratzeko gonbitea egin die bere bazkide eta lagunei, baina beti ere arduraz eta osasun neurriak errespetatuz, esan nahi baita maskara beti aurpegian, segurtasun tarteak errespetatuz, gel hidroalkoholikoa erabili eta garbitasuna areagotuz eta aireztapena zainduz.


Mexiko Hiriko Euskal Etxeko euskara klaseen bannerra

Euskal Etxeak gogora ekartzen du, bestalde, euskara klaseak ere asteazken honetan berreskuratuko direla elkartearen egoitzan eta eskaintza bikoitza dela, Euskal Etxea zabalik, klaseak, aurrez aurre zein online hartzeko aukera baitute interesatuek. Beraz, Mexiko Hiritik ezezik, orain errepublika osotik dago (baita urrunagorik ere nahi duenak) Gurutzne Etxeberria buru duten eskolak jasotzeko aukera. Euskara ikasi nahi dutenek, aitzakirik ez dute orain klaseetan parte hartzeko.

Euskara klaseen informazio gehiago eskuratzeko, idatzi lasai asko helbide honetara: gurutzne1@hotmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia