euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Protokolo zorrotzez eta berriekin kirol arloan aurrez aurrekotasunera ari da itzultzen La Platako Euzko Etxea

2021/02/16

La Platako Euzko Etxeak 2021eko ekintzei eman die hasiera
La Platako Euzko Etxeak 2021eko ekintzei eman die hasiera

PUBLIZITATEA

La Plata, Argentina. Udako oporrak amaitzear daude Hego Hemisferioan eta euskal etxeak "normaltasun berria" izena eman dioten egoera ezohiko honetara egokitzeko lanetan ari dira, pixkanaka, La Platakoaren kasuan, bere egoitzaren tamaina handiagatik, arazorik gabe berma dezake bazkideen arteko distantziaren neurria; eta aurrez aurreko ekintzak abiatzeari ekin dio, apurka. Horrez gain protokolo zorrotza jarri dute martxan, maskarak, gel hidroalkoholikoa, garbitasun berezia eta aireztapena barne.

Ekintzetara itzultzea garrantzitsua da oso elkarteko bazkide guztientzat baina batez ere kirolarientzat. Gogora dezagun Euzko Etxeak eskaintza zabal samarra duela desgaitasunen bat daukaten pertsonentzat. Euskal Etxeak jakinarazi du itsuentzako futboleko eta ‘goalball’ entrenamenduak hasiak dituztela eta martxoan mugitzeko arazoak dauzkaten pertsonentzako ‘boleibol eserita’ eskaintzen hasiko direla.

Boleibol eta pilota paleta klaseak ere hasi dituzte eta datorren astelehenean, martxoaren 1ean, Xare Eskola berrabiaraziko dute. Kantxan praktikatzen diren kirolez gain, xake eta mus tailerrak ere bueltatu dira aurrez aurrekotasunera azken asteotan.

Kultur eskaintzari dagokionez, zinemaren arloan ‘Begiradak’ zikloak jarraitzen du. Pelikulak 300 eserleku dituen ‘Toki Alai’ aretoan proiektatzen dituzte. Apirilaren amaieran, gainera, bat egingo du Euskal Zinema Ibiltariarekin Euzko Etxeak. Matxin Burdin Liburutegia ere bueltatu da betiko jardueretara eta 2020an zehar modalitate birtualean gauzatu zen Filosofia Tailerra ere egoitzan hasi dira atzera egiten.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko EEko Idazkaritzarekin jar zaitezke kontaktuan 0221 457-1638 telefonoen edo secretaria@cvascolaplata.org.ar  helbide elektronikoan. Euzko Etxea Facebooken, Centro Basko Euzko Etxea La Plata



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia