euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskararen 'zaporea' zabaltzeko era gozagarria: 'Ukan pintxoa' eginez eta eskainiz (errezeta ematen dugu)

2007/11/15

Ukan pintxoa
Ukan pintxoa

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak euskara zabaltzeko kanpaina berria jarri du abian eta ekimen desberdinen artean proposamen orijinal bat prestatu du: euskararen 'zaporea' dastatzera emango duen pintxo bat egitea. 'Ukan pintxoa' da eta Edorta Lomo eta Iñigo Cojo sukaldariek asmatu dute (Euskal Herriko bigarren pintxo lehiaketaren irabazleak). Jarraian euskarari 'gustua' hartu ahal izateko pintxoaren errezeta ematen dugu --txitxarroa, ahuntz gazta eta fruituak-- Diasporako euskal etxeek ere kanpainarekin bat egin ahal dezaten eta Euskal Herritik kanpo ere 'euskararen zaporea' zabaltzeko.
Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen joan den asteartean 'Pixka bat es mucho' kanpainako 'Ukan pintxoa'ren aurkezpena. Berrehun gonbidatuk baino gehiagok jarraitu zuten datozen egunetan Euskal Herriko taberna eta jatetxeetara helduko den pintxoaren elaborazioa, Edorta Lamo eta Iñigo Cojo sukaldarien eskutik. Donostiako A Fuego Negro tabernako sukaldariak dira beraiek eta Euskal Herriko II Pintxo Lehiaketaren irabazleak. Oraingoan euren dohaiak euskararen 'zaporea' zabalduko duen pintxo bat prestatzeko erabili dituzte.

Horretarako txitxarroa eta ardi gazta bezalako euskal osagaiak aukeratu dituzte. Ez da hori guztia baina: fusio ariketa bat eginez, mangoa bezalako Hegoameriketako fruituak ere erabili dituzte. Sagar berdea eta gorria dira pintxoari kolorea jartzen dioten beste fruituak. Pintxoa euskararen aldeko kanpainarekin bat egiten duten taberna eta jatetxeetan dastatu ahal izango da datozen asteetan Euskal Herrian.

Diasporan ere bai

Jakina da Diasporako euskal etxeetako sukaldariek euskal jaki tipikoak prestatzen egiten duten lan eskerga. Jai eta bazkarietan, beti aurki daiteke bertan euskal zaporea duen pintxoren bat, edo amonak ekarritako errezetari jarraiki egiten den platerra. 'Ukan pintxoa'k ere lekua izan dezake euskal etxeetako mahaietan datozen egunetan, batez ere Euskararen Nazioarteko Egunari begira --Abenduaren 3a. EuskalKultura.com-en pintxoa prestatzeko errezeta ematen dugu jarraian, 'euskararen zaporea' Diasporako euskaldunen artean ere dastagai izan dadin. On egin!





[Ukan pintxoa prestatzeko errezeta, Edorta Lama eta Iñigo Cojo sukaldarien aholkuei jarraiki].


Lotura interesgarriak

Eusko Jaurlaritzak 'Pixka bat es mucho' kanpaina abiarazi du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko urriaren 7an Ukan, elkarbizitza linguistikoaren aldeko birusa
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 15ean


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia