euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Saralegitarren V. Topaketak Argentina eta Uruguaitik etorritako ehun pertsona baino gehiago bildu zituen

2007/11/15

Saralegitarrek pozez ospatu zuten V. topaketa (argazkia Enrique Poittevin)
Saralegitarrek pozez ospatu zuten V. topaketa (argazkia Enrique Poittevin)

PUBLIZITATEA

Bilkura San Isidroko Marín Ikastetxean egin zen, Buenos Aires probintzian, aurreko topaketaren egoitza errepikatuz. Aurtengoan ere Argentina eta Uruguaiko Saralegitarrak bildu ziren bertara. Oroitzapenak, emozioak, senideekin berriro aurkitzearen poza eta familiako kide berrien ezagutzeak izan ziren eguneko protagonista. Ehun lagun baino gehiago bildu ziren eta elkarren berri eman zuten ondo atondutako mahai baten inguruan. 1998an, Buenos Aireseko Laurak Baten egin zen lehen topaketa eta, bosgarrena eginik, hitzordua urte askotan eta osasuntsu mantentzeko asmoa agertu dute antolatzaileek.
Aurtengo bilkuraren antoltzaileak Eduardo Saralegui Doldán --senideen artean “Patxi” izenez ezaguna-- eta Amalia eta Edgardo Saralegui izan dira eta euren ahaleginari esker Saralegi jatorri gipuzkoar-nafarreko deitura duten ehundik gora lagun bildu ziren San Isidron. Itsasoz honuntzako familiakoen lehenengo bilera 1998an egin zuten, eta berrehun pertsona baino gehiagok bat egin zuten. Ondorengo urteetan familia gorabeherak medio, parte hartzea ahuldu egin zen. Horregatik antolatzaileak oso pozik agertu dira bosgarren dei honetara bildutako lagun kopuruarekin.

Solasaldi eta barre ugari egon zen bilkuran, eta astia, baita ere, azkenekoz 2001ean eginiko topaketatik zendutako senideak gogoratzeko, horien artean Nathalie Fontaine Saralegui, César Julio Saralegui, Martín Saralegui eta “Rafa” ezaguna (Rafael José Saralegui Ripa). Azken hau bilerotako sustatzaile eta euskal ohituren jarraitzaile sutsua zen eta ahaideek bere alargunari eta seme-alabei domina oroigarri bat eman zieten.

[Zenbait Saralegitar V. topaketan (argazkia Enrique Poittevin)]

Hildakoak gogoan euki ziren, baina Enrique Poittevin Gilmet-ek, Mirentxu Saraleguiren senarrak --hura bezala bilerara Montevideotik heldua-- Euskalkultura.com-i adierazi dionez, “bizitzak aurrera darrai eta denak gogoratzeko modurik onena loturaren sua piztuta mantentzea da eta bilkurarako deialdia urte askotan denei helarazten segitzea”.

Postreak dastatzeko garaia iritsi zenean, Saralegitarren genealogiaren inguruko ikerlanak biltzen dituzten liburuak banatu ziren, Patxi Saraleguik idatziak. Juan de Garay Fundazioaren aldizkariak ere banatu ziren, autore berak idatzitako artikuluekin. Agurraren ordua ere heldu zen, eta Enrique Poittevinek azaldu bezala, “beti bezala gogorra, hunkigarria, baina etorkizunean topaketak egin eta harremanetan segitzeko asmoa agertu zuten denek".

Lotura interesgarriak

Saralegitarren IV. topaketa
Euskalkultura.com-en argitaratua 2005eko urriaren 10ean

Patxi Saraleguiren inguruko artikulua
Euskalkultura.com-en argitaratu 2005eko urriaren 17an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia