euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskara klaseak ematen ari dira Olavarriako Gure Etxe Maitea Euskal Etxean lehenengo aldiz eta hilean bitan

2014/09/19

Lehenengo euskara klasea Olavarriako Gure Etxe Maitea Euskal Etxean
Lehenengo euskara klasea Olavarriako Gure Etxe Maitea Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Hasi berria den ikastaroko bigarren klasea bihar izango da, irailaren 20an, arratsaldeko 2:30etan. Aktibitatea doan da eta Euskara Munduan programaren barruan garatuko da, Azulgo Gure Txokoa euskal etxeko irakasle den Elisabet Echegaray arduradun. Asteburu honetan ere, baina ostiral gauean, Udaberriaren hasiera ospatuko dute Olavarriako euskaldunek afari-ikuskizun batekin. 

Olavarria, Argentina. Etxekideen eta oro har komunitatearen eskaera betetze aldera, euskara ikastaro bat jarri du martxan Olavarriako euskal etxeak. Klaseak irailaren 6an hasi ziren, hamasei ikaslerekin, eta larunbat honetan jarraituko dute, - hamabost eguneko maiztasuna izango baitute (biharkoa, arratsaldeko 2:30etatik 4:30etara).

Irakasleari dagokionez, HABEk eta FEVAk kudeatzen duten Euskara Munduan programan trebatu da Elisabet Echegaray eta bere herriko euskal etxean, Azulgo Gure Txokoan, aritzen da duela bost bat urte. Olavarriako Gure Etxe Maitia-ko lagunak poz-pozik daude “aspaldiko amets hau” bete ahal izan dutelako eta esker beroak eman nahi dizkiote FEVAri proiektua abian jartzeko emandako laguntzagatik.

Gaur Udaberri Afaria

Euskal etxe ugarik ospatuko dute asteburu honetan Argentinan udaberriaren hasiera eta Olavarriakoa ez da multzo honetatik kanpo geratuko. Afari-ikuskizuna gaur gauean izango da, eta umorezko saioaz gain, zozketak ere egingo dira jaian. Txartelak Moreno kaleko 2910. edota 3078. zenbakietan eros daitezke. Informazio gehiago eskuratzeko, kontaktatu euskal etxearekin, Facebook bidez: Centro Vasco Olavarría

‘Euskaldunen Argentinan’ erakusketa

Bere ibilbidearekin jarraituz, Olavarria herrira iritsi da irailaren 12an ‘Euskaldunen Argentina’ argazki erakusketa hilabete osoan ikusgai egoteko bertako Aliantza Frantsesean. Ekintzaren antolatzaileek gonbidaturik, Gure Etxe Maitea-ko lagunek ere hartu zuten parte erakustaldiaren inaugurazioan. Zeremoniari hasiera emateko, Guillermo Arnau dantzariak Aurresku dantzatu zuen. Segidan, dantzari txikiek publikoa liluratu zuten euren dantza-jolasekin. (Ikusi argazkiak hemen).



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia