Buenos Aires, Argentina. Carlos Gabilondo Euskal Zinema Ibiltariaren bultzatzaile nekaezinaren eskutik, euskal zinema bueltan da Argentinako hiriburuan. Nazioko Kongresuko Liburutegia (BCN) izango da zinema-ziklo berri honen agertokia abuztuan zehar. Emanaldiak hileko lau astearteetan gauzatuko dira, 18:30ean BCNko Leonardo Favio Auditoriumean (Alsina 1835, CABA). Emanaldietarako sarrera doakoa da, baina ezinbestekoa da sarrera aurretik erreserbatzea Liburutegiko webgunean. Kultur Gunera sartzean, bestalde,argazkia duen nortasun agiria aurkeztu beharko da. Funtzio bakoitzaren hasiera baino 15 minutu lehenago iristea gomendatzen da, bertaratutakoen erosotasuna ziurtatzeko.
Zikloa abuztuaren 5ean inauguratuko da, 18:30ean, Iciar Bollainek zuzendutako Maixabel (2021) dramaren proiekzioarekin, Blanca Portillo eta Luis Tosar protagonista. 2021ean Donostiako Zinemaldian urteko euskal film onenaren saria irabazi zuen, eta Maixabel Lasaren istorioa kontatzen du. Haren senarra, Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako gobernadore zibil ohia, ETAk hil zuen 2000.ean. Hamaika urte geroago, Maixabel Langraiz Okako (Araba) espetxean hiltzaileekin elkartu zen.
Abuztuaren 12an, "Cinco Lobitos" proiektatuko da, Alauda Ruiz de Azua zinemagile bizkaitarraren opera prima. Amaiaren istorioa kontatzen du, bere alaba jaio ondoren ama nola izan ez dakiela konturatzen da. Bikotekideak lanagatik alde egin behar duenean, gurasoen etxera itzultzea erabakitzen du, Euskal Herriko herri txiki batera, haien laguntza izateko.
Zikloaren hirugarren hitzordua, abuztuaren 19an, Estibaliz Urresola Solaguren zuzendari arabarraren "20.000 erle espezie" opera prima izango da. Filmak, Aitor-Cocó-Lucía, 8 urteko haurra, jarraitzen du; hark ez du bere burua esaten dioten horretan ikusten, eta identitate bere egiazko identitatearen bila dabil. Udako opor garaia da eta bere ama eta amona, erlezaintzan aritzen direnak, erle eta naturaren arteko harreman konplexuaren aurrean jartzen dute. Filmak genero identitatea, tradizioa eta familia zein natura ingurune batean onarpenaren bilaketa jorratzen ditu.
Abuztuaren 26an, “Azken erromantikoak” proiektatuko da, David Pérez Sañudok zuzendua eta Miren Gaztañaga protagonista. Irune, emakume bakarti eta hipokondriakoa da filmaren ardatza. Arabako herri industrial bateko paper fabrika batean egiten du lan. Bere bizitza monotonoa aldatu egiten da bularrean koskor bat eta lan-gatazka bat biziko dituelako, eta horrek ustekabeko bira batera bultzatzen du.