San Nicolás, Argentina. Duela 24 urtedanik San Nicolaseko Euskal Etxea Etxe Nasaiaren egoitza da, euskal kulturaren zabalkundea eta gizarte lan garrantzitsua uztartzen dituen proiektua. 2001eko krisi sozioekonomiko argentinarretik sortua, ekimen honek Euskal Etxean kultur eta aisialdi jardunaldi bat eskaintzen die hiriaren inguruetako eskola behartsuetako haurrei. Uztailaren 16an, asteazkenez, Euskal Etxeak 6 eta 12 urte bitarteko 74 ikasle hartu zituen, "Justo José de Urquiza" 17 zenbakiko Eskolakoak, "Escuela del Puerto" izenez ere ezaguna, hamar irakaslek lagunduta, horien artean, graduko maistrak, gorputz hezkuntzako irakasleak, musikakoak eta plastikakoak.
Abentura goiz hasi zen bisitari gazteentzat, autobusek eskolan jaso zituztenean. Hiriaren erdigunetik ibilbide labur bat egin ondoren, Euskal Etxera iritsi ziren, eta bertan lagun talde batek ongietorri beroa egin zien. Ana Maria Erausquinek zaladu zien Euskal Herriaren kokapena, ikurrina eta ohiturei buruzko lehen hitzaldia. Liburutegian, Renzo Marin, Rubén Vázquez eta Ada Pintos dantzari eta musikariek zain zituzten euskal musikari buruzko solasaldi bat izateko. Horrez gain, haurrak txalaparta jotzera gonbidatu zituzten, baita euskarazko hitz batzuk saiatzera ere. Alaitasunak jolasekin jarraitu zuen eta, bukatzeko, erronda-dantzak. Bazkalorduan, paella bikain bat partekatu zuten, Leandro Gilek, Mercedes Jarak eta Marta Jarak prestatua, eta Gustavo Galeanoren eta Federico Vazquezen laguntza izan zuten mahaiak zerbitzatzen. Agur esateko orduan, txikiek eskolako tresnak, gozokiak eta, oroigarri gisa, ikurrin bat jaso zituzten.
Gustura jan zuten bazkaria eta txalapartarekin harritu ziren haurrek
"Haurrek primeran pasatzen dute, eta ni biziki hunkitzen nau", adierazi dio EuskalKultura.eus-i San Nicolaseko erreferente María Erausquinek, dantzari eta musikarien belaunaldi berriek eta Begoña Tisera irakasleak proiektuarekin duten konpromisoa nabarmenduz. "Izan ere, oso garrantzitsua da lekukoa har dezaten, egitasmoak aurrera jarraitu behar baitu", gaineratzen du. Datorren urtean, Etxe Nasaiak 25 urte beteko ditu lan etengabean, eta gogoari irmo eusten diote. Abuztuan zehar, San Nicolaseko Euskal Etxea, Moreno auzoko eta Villa Riccioko eskoletako ia 200 haur gehiago hartzeko ari da prestatzen, komunitatearekin eta euskal kulturaren hedapenarekin duen konpromisoa berretsiz.