euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal literatura munduan: Miren Agur Meabe Miamin izan da, eta Iban Zaldua Mexikora joango da aurki

2016/11/24

Iban Zaldia idazlea Poloniako Wroclaw hiriko literatur jaialdian hizlari (argazkia Etxepare.eus)
Iban Zaldia idazlea Poloniako Wroclaw hiriko literatur jaialdian hizlari (argazkia Etxepare.eus)

PUBLIZITATEA

Euskal literatura nazioarteko azoka nagusienen parte da aurten ere, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Hil honetan bertan, esaterako, Miren Agur Meabe idazleak AEBetako Miami Book Fair azokan parte hartu du, eta datozen egunetan Iban Zaldua Mexikon izango, Guadalajarako FIL azokan bere lanari buruz hitz egiteko. Horrez gain abenduaren 1ean Mexiko Hirian izango da Zaldua. 

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak aditzera eman duenez, Iban Zaldua idazlea Mexikon izango da larunbatetik aurrera eta abenduaren 3ra bitartean, Latinoamerikako azoka eta literatura jaialdi garrantzitsuenean parte hartzen: FIL Guadalajara. Gainera, urtero bezala, Euskadiko Editoreen Elkarteko standean ariko da Institutua behin berriro. Igandean, hilaren 27an, "Biodiscografias" lana aurkeztuko du Zalduak, "Los lectores presentan" azokak antolatzen duen ekimen sortaren barruan.

Biharamunean, aldiz, "Galas del Placer de la Lectura" solasaldian izango da Zaldua, Manuel Rivas, Patricio Pron, Alejandro Zambrarekin batera, Benito Taibok aurkeztuta. "Ecos de la FIL" sail ezagunean ere hartuko du parte euskal idazleak.

Amaitzeko, abenduaren 1ean Mexiko DFra joango da UNAM unibertsitateko ikasleekin antolatutako topaketan pate hartzera. Azkenik, arratsalde horretan bertan, "La Melodía de las Palabras de la Música" hitzaldia eskainiko du.

Meabe Miami Book Fair-en

Bestalde, Miren Agur Meabe idazlea AEBetan izan berria da, azaroaren 13tik 20ra ospatzen den "Miami Book Fair" literatura azokan parte hartzen, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz. Hainbat ekimenetan hartu du parte: hilaren 19an “ Un mundo de lectores: lectores para el mundo” mintegian hartu zuen parte, Afonso Cruz (Portugal) eta Alejandro Palomas (España) idazleekin batera eta Fanuel Hanán Díaz (Venezuela) moderatzailearekin.

Azaroaren 20an, aldiz, "Novelar el pasado y el presente" hitzaldia eskaini zuen Raúl Tola eta Eusebio Gómez-ekin batera. Egun berean, arratsaldez, “Lectura de viva voz” ekimenean hartu zuen parte, urtero azokak eskaintzen duen irakurketa saioan, hain zuzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia