euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en azaroko zozketa: Sariak Alemania, Argentina, AEB eta Uruguaira doaz

2016/11/23

Azaroko zozketako sariak
Azaroko zozketako sariak

PUBLIZITATEA

Eskuartean ditugu dagoeneko EuskalKultura.com-en azaroko zozketako emaitzak eta zozketagai zeuden sei sariek badaukate dagoeneko jaberik. Jarri gara dagoeneko eurekin kontaktuan eta etxean eta posta zertifikatuz jasoko dituzte datozen egunetan opariak. Oraingoan sariak Uruguarira, AEBetara, Argentinara eta Alemaniara doaz. Zorionak irabazleei eta denbora gutxi barru egingo dugu zozketa berri baterako deia, beraz, oraingoan ez bazaizu egokitu, berehala zabalduko dira aukera berriak, erne egon!

Donostia-San Sebastian. Hona Euskalkultura.com-en azaroko zozketako irabazleak (irabazlearenizena, lekua eta saria):

  1. Carlos Eduardo Acosta Malagamba. Montevideo (Uruguai) Bisita gidatua Donostiara
  2. Michael McCay, Glendora, Kalifornia (Estatu Batuak). Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua
  3. Beatriz Aldalur. Bahia Blanca (Argentina). Kalakan-en "Elementuak" CDa
  4. Eneka Izaskun Córdoba Servera. Comodoro Rivadavia (Argentina). "Mahai inguruko kantuak" CDa
  5. Mariano Silva-Torrea. Concordia (Argentina). "Euskaraz bizi nahi dut" sortako koaderno hutsa
  6. Izaskun Gracia. Berlin (Alemania). Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua

Munduko hainbat lekutatik bildu ditu zozketak partaideak. Honela banatu dira herrialdeka eta hirika: Alemania: Berlin; Argentina: Buenos Aires Hiria (CABA), Buenos Aires probintzia (San Fernando, Azul, Ezeiza, Suipacha, Chacabuco, General Rodriguez, Bahia Blanca, Saladillo, La Plata, Olavarria, Chivilcoy, Cañuelas, Banfield, Arrecifes, Ayacucho, Tandil, Magdalena, Mar del Plata), Río Negro (Viedma, San Carlos de Bariloche, Cipolletti), La Pampa (Santa Rosa, Macachín), Santa Fe (Santa Fe, Rosario, Esperanza), Chubut (Puerto Madryn, Comodoro Rivadavia), Entre Ríos (Concordia), Neuquén (Neuquén), Córdoba (Villa María, Córdoba), San Juan (San Juan, Rawson), Mendoza (Mendoza, Godoy Cruz), Misiones (Posadas, Corpus Christi), Tucumán (San Miguel de Tucumán), Chaco (Resistencia), Venezuela (Caracas), Estatu Batuak: New York (New York), Idaho (Boise), Washington (Seattle), Washington DC, Kalifornia (San Francisco, Glendora), Nevada (Reno), Florida (Miami), Katalunia (Bartzelona, Barberá del Vallés), Espainia (Alcalá de Henares, Valladolid, Madrid, Alcobendas, Los Montesinos), Brasil (Sao Paulo, Paraiso),, Uruguai (Montevideo, San José de Mayo, Salto), Euskal Herria (Donostia, Urduliz, Galdakao, Getxo, Arrasate, Burlata, Bilbo, Elgoibar, Orio, Baiona, Gernika-Lumo, Vitoria-Gasteiz); Txile (Viña del Mar, Santiago), Kanada (Outremont, QC), eta Belgika (Izegem).

Zorionak irabazleei, eta gainerakoak ez daitezela arrenguratu, berehala luzatuko baitugu zozketa berri baterako gonbitea.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia