euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal jatorriko heroi nazionalak hilerrian omendu ditu Trujilloko Euskal Etxeak Peruko festa aberkoien karietara

2025/07/24

Trujilloko Euskal Etxeak antolaturik, omenaldia heroi perrutarrei Trujilloko Kanposantuan
Trujilloko Euskal Etxeak antolaturik, omenaldia heroi perrutarrei Trujilloko Kanposantuan

PUBLIZITATEA

Trujillo, Perú. Ekitaldia egun batzuk aurreratu dute [berez uztailaren 28 eta 29an izan ohi da], bertan egon ahal izan zedin Wilfredo Lizarzaburu Muñoz, Trujilloko Euskal Etxeko lehendakari eta alma materra, Estatu Batuetara abiatu aitzin Boiseko Jaialdian parte hartzeko. Elkarretaratzea, Trujilloko Miraflores kanposantuan, uztailaren 12an egin zen eta Lizarzaburuk berak eskainitako ongietorri hitzen ostean, 'nekroturismo' deitua den motako ibilbide bat egin zuten bertara euskal etxe trujilloarrak egindako deialdira bildutako lagunek.

“Lehen aldia da gure herrian honakoa bezalako jarduera bat antolatzen dugula, esan nahi baita, era gidatuan gure independentzia nazionalaren borroketan eta herrialde berriaren sorkuntzan parte hartu zutenen hilobiak bisitatu ditugula, azalpenak emanez euren istorio eta ekarriari buruz, euskal jatorrikoak bereziki azpimarratuz, hala nola Silvestre De la Quadra, Luis De Orbegoso eta Jose Maria de Lizarzaburu”, azaldu dio Wilfredo Lizarzaburuk EuskalKultura.eus-i.


Peruko Aberri Eguna ospatzeko bestelako modu bat, ibilbidea eginez Trujilloko Hilerrian

Euskal Etxeak bereziki gonbidatu zituen historia alorrean aditu diren zenbait pertsona, tartean Ongintza Elkarte Publikoko presidente, unibertsitate irakaslea eta nekroturismoaren bultzatzailea den Iván La Riva, Floren Bracamonte unibertsitate-irakasle eta ikerlaria, eta Cecilia Castillo Carranza ikerlaria. Hiruek bat egin zuten ekitaldian euskal gizataldeko lagunekin. “Eurak gurekin izateak berretsi egin zuen hitzorduaren maila; laster ibilbide berri bat antolatu nahi genuke”, azpimarratu digu Lizarzaburuk.

Boisera, Francisco gogoan

Ostegun honetan abiatu da Lizarzaburu Boisera, 2025eko Jaialdian parte hartzera. Jean Flesher NABO Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioko lehendakariak, gonbite berezia egin zion euskal perutarrari NABOk jaialdiarekin bat egingo duen Komentzio edo Biltzar Nagusian Diasporaz mintza zedin, Trujilloko Euskal Etxearen eskarmentu eta ikuspuntutik.

“Flesher-ek beste gonbite bat, berezia eta sinbolikoa, luzatu zidan, Francisco bilobarentzat [gogora dezagun 9 urteko Francisco joan den abenduan hil zela, eritasun txar batek eramana]. Boiseko Jaialdira joateko gogo handia zeukan gure Franciscok, eta neroni bertan egon ahal izatea bere ametsa betetzeko modu bat bezala ikusten dut, bidaiakide izango dut, indarra ematen dit”, konpartitu du gure buletinarekin berak ere gaitz latz sendaezina daukan Wilfredok.

- Trujilloko Euskal Etxea Facebook-en



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia