Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetarako 14 beka deitu 2025-2026 ikasturterako, Gasteizko Lehendakaritzaz gain, Euskadiren Ordezkaritzetan aritzeko Brusela, Paris, Buenos Aires, New York, Santiago eta Bogotan. Bekak Gai Europarretan espezializatzeko dira (6 beka), Kanpoan den Euskal Komunitatez (4 beka) eta Kanpo Harremanak eta Organismo Multilateraletan (4 beka). Eskabideak aurkezteko azken eguna abuztuaren 4a izango da (23:59ak direnean Euskadin) eta gomendatzen da BAKQ ziurtagiri digitala erabiliz egitea.
Gasteizen burutu beharreko beka bakoitza 16.000 euro gordinekoa izango da. Eta Euskadiren Ordezkaritzetarako beken kasuan, 24.000 euro gordinekoak. Gogoan hartuko dira hautagaien ibilbide akademiko unibertsitaria eta curriculuma, eta Kanpoan den Euskal Komunitatearen alorrean, Euskal Etxeen esparruari buruzko ezagutza, euskal immigrazioaren memorio historikoa eta Diasporari buruzko programa instituzionalei buruzko ezagutza.
Diasporako gazteak aurkez daitezke
Aurkeztu ahal izateko, interesatuak ofizialki onetsitako euskal etxe bateko kideak beharko dute izan, edo administrazio egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izan, bekak deitzen diren eguna baino lehen. Goi mailako unibertsitate edo gradu titulu baten jabe beharko dute izan. Kontuan hartuko da euskara jakitea, eta ingelesa, baita beste hizkuntzak ere. Eskatzaileek 28 urte beharko dituzte izan gehienez, 2025eko urtarrilaren 1ean.
Zalantza eta kontsultak: Elena Iturrate (+34) 945 01 78 43, Kanpo Harreman eta Euskadi Globalerako Idazkaritza Nagusiari dagokionez; edo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari dagokionean, Benan Oregi (+34) 945 01 81 21.