euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio bertso afari batean partaide larunbatean Mexikoko Euskal Etxean

2023/02/07

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra luxuzko protagonista izango da datorren larunbatean, Mexikoko Euskal Etxean egingo den bertso afari berezian. Izan ere, Euskal Herriko bertso txapela bereganatuta, ongi merezitako atsedenaldia hartzearren dabil Lujanbio Mexikoaldean, eta bertakoek aukera baliatu nahi izan dute bertso afariaren proposamena egin, eta bertsolaritza hurreratzeko bertan dauden zaleei, eta baita azaltzeko ere publiko euskal-mexikar interesatuari.

Bertso afariak izango du zatiren batean itzulpenik eta aurkezpenik gaztelaniaz, eta kantu batzuk eta bideo bat ere eskainiko da, Euskal Herrian egindako saio batena, euskal bertsolariak Mexikoko inprobisatzaileekin batera jardunez. Hitzorduak euskal elkarteko bazkide eta lagun euskal-mexikarrak bilduko ditu, hain zuzen, eta baita Mexikon bizi eta enpresetan lanean ari diren Euskal Herriko gazte profesionalak ere, bertako euskara ikasleekin eta bertsolaritzaz eta euskal kulturaz interesatutako lagun mexikarrekin batera.

Deialdia datorren larunbatean, otsailaren 11an gauzatuko da, iluntzeko 8etan, Mexiko Hiriko Euskal Etxearen egoitzan, afari partean sarrera gisa pintxoak, ondoren marmitakoa eta azkenik limoi tarta eskainiko dituela, prezioa 200 peso bazkideentzat eta 300 bazkide ez direnentzat. Bertaratzeko asmoa daukatenei erregutzen zaie otsailaren 9aren aurretik ematea izena, (55) 5250 4025 zenbakira deituz edo emailez centrovasco@prodigy.net.mx helbidera joz.

Gonbite berezia egiten zaie euskaltzaleak izanik euskara hitz egin ez edo menperatzen ez duten jendeei, ekitaldiko zati batzuk gaztelaniaz ere azalduko baitzaizkie.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia