euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nafarroatik Ayacuchora: Illarregui-Zudaire senar-emazteen ehun bat ondorengo batuko dira martxoan Euskal Odola EEan

2023/02/07

Fermín Ilarregui eta Pascuala Zudaireren ondorengoen 1. topaketako irudia, martxoaren 25ean egingo den 2.a deitzeko erabilia
Fermín Ilarregui eta Pascuala Zudaireren ondorengoen 1. topaketako irudia, martxoaren 25ean egingo den 2.a deitzeko erabilia

PUBLIZITATEA

Ayacucho, Argentina . 19. mendearen amaieran Argentinan finkatu zen Fermin Ilarreguiren ondorengoek, familia bigarrenez biltzeko deia egin dute martxoaren 25ean, larunbata, Buenos Aires probintziako Ayacuchon. Ehun bat pertsonek, zahar eta gazte, parte hartzea espero dute, asko Ayacucho bertakoak, baina Buenos Aires probintziako beste herri batzuetakoek ere partaidetza iragarri dute, eta Bartzelonara, Stockholmera eta Amsterdamera emigratu zuten familiako kideen etorrera ere espero da.

Hauxe bigarren bilera izango dute. 2022ko martxoaren 19an egindako lehenengoan bezala, afaria Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxean izango da. Izan ere, EEko lehendakari María Nilda Ilarregui ere, Fermin Ilarreguik (Echarren, Arakil, 1837) eta Pascuala Zudairek (Izurdiaga, 1841) osatu zuten bikotearen birbiloba da. 1870eko hamarkadaren amaiera aldera, senar-emazteak Ayacuchon kokatu ziren, abeltzaintzan, eta bost seme-alaba izan zituzten: Deogracias, Alfonso, Estefanía, Pedro eta María.


Fermín Ilarregui eta Pascuala Zudaire (erdian, eserita) eta familia 1918ko argazki batean.

"Guztia Adolfo Italianok Facebookez bidalitako mezu batekin hasu zen. Bere burua aurkeztu zuen, gurasoak nortzuk zituen eta dugun ahaidetasuna adierazi zidan. Berak bazekien nire aitona Deogracias Ilarreguiren genealogia egina nuela”, azaldu dio Euskalkultura.eus-i. Marcelo Illarreguik, Fermin eta Pascualaren birbiloba, eta topaketaren sustatzaileetako bat denak.

Geroztik, “lehengusuak” bilketa lana egin dute genealogía datuetan sakontzeko, familiaren argazkiak, Eliza eta Erregistro Zibileko aktak eta bestelako dokumentu ahal eta gehien eta osatuen biltzearren. Fermin Ilarreguiren beste birbilobetako bat den  Adolfo Italianok film dokumental bat ere egin du, guztia bertan islatuz. Honakoa:

 
Adolfo Italianok egindako filma.

"Iazko otsailean gure lehengusin María Nilda Ilarregui Ayacuchoko Euskal Etxeko lehendakari hautatu zuten, eta orduan pentsatu genuen, zer leku eta aukera hoberik, 'Fermin Ilarregui, euskaldun nafar bat Ayacuchon' dokumentala aurkezteko han biltzea baino?” gaineratzen du Marcelok. Eta ondorengoek dokumentazioa biltzen jarraitzen dute dokumentalaren bigarren zatia egin ahal izateko. Baina ez dute atzera bakarrik begiratzen. “Onena da Illarreguiren belaunaldi berriak bilera hauei esker hasi direla elkar ezagutzen”, baieztatzen du uros Marcelok.

Familiako kideekin harremantzeko, edota informazio gehiago eskuratzeko, idatzi marcelo_ilarregui@yahoo.com.ar helbidera.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia