euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskal Herriko Mitologia' liburu eta DVDak jentilen unibertsoa erakusten dio irakurleari

2010/10/12

Liburuaren azala
Liburuaren azala

PUBLIZITATEA

"Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik” liburu eta DVDa Orritz eta Adarmendi elkarteek sustatutako ekimenaren emaitza dira. Ekimen honen bidez irakurleek euskal mitologiaren mundu aberatsean sartu ahal izango dute, era erraz eta atseginean. Aritza Bergarak idatzi du liburua eta Daniel Castelloren marrazkiek irudikatzen dituzte euskal pertsonaia mitologikoak.

Donostia-San Sebastián. “Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik” euskara hutsean egindako euskal mitologia zabaldu nahi duen ekimena da. Liburu eta DVD baten  bidez euskal pertsonaia mitologikoak ezagutzera ematea da ekimenaren helburua.

Aritza Bergarak idatzi du liburua eta Daniel Castellok egin ditu bertan biltzen diren 35 pertsonaia mitologikoen marrazkiak. Horrez gain, DVDak irakurleari unibertso magiko honen barrena ibiltzeko aukera ematen dio, bideo, kondaira eta argazkien bitartez. 

Ekimenak 5.000 aleko tirada du eta eskola, euskaltegi eta mitologian interesa duen edonori zuzendua dago.

-Egilea Flick-en: http://www.flickr.com/photos/sestao/4608534794
-Liburu eta DVDa Euskarazko Produktuen Katalogoan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia