euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sarean ikus daiteke 'Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira' dokumentalaren trailerra

2010/10/13

Beothuk txalupa Labrador-eko kostaldean (argazkia Apaizac Obeto)
Beothuk txalupa Labrador-eko kostaldean (argazkia Apaizac Obeto)

PUBLIZITATEA

Aurkeztu berria da sarean 'Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira' dokumentalaren aurrerapen bat. Jon Maia bertsolariak zuzendu du Beothuk txaluparen bidaia jasotzen duen dokumental hau. Beothuk XVI. mendeko euskal baleazaleen txalupen erreplika bat da eta ontzi honekin euskal espedizio batek aspaldiko arrantzale haien bide bera jarraitu zuen Quebec eta Labradorreko kostaldean barrena. 2.000 kilometro eta 41 egun, sei euskaldun eta Mik'maq leinuko amerindiar bat, arkeologia eta historia abenturarekin batzen dituen eginahalean.

Donostia-San Sebastián. Sarean aurkeztu dute egunotan 'Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira' dokumentala izango denaren aurrerapen bat. Filmeak 2.006ean euskal abenturazale batzuek Beothuk ontziarekin Quebec eta Labrador kostaldean egin zuten bidaia jasotzen du. Jon Maia bertsolaria izan zen espedizioko kideetako bat eta bera da, hain zuzen ere, filmaren zuzendaria. Sei euskaldunekin batera Mik'maq herriko amerindiar gazte batek ere parte hartu zuen bidaian eta elkarrekin zazpi lagunek 41 eguneko bidaia egin zuten, XVIko euskal baleazaleek bizi zituzten baldintza berberetan.

Espedizioa arkeologia, abentura eta historia uztartzeko era polita izan zen eta orain ikusleek bidaia hartako partaide sentitzeko aukera izango dute filmaren bidez, Quebec eta Labradorreko kostalde ederretan barrena. Dokumentala aurkeztu bitartean, hona hemen aurrerapena:

APAIZAC OBETO (Aurrerapena euskaraz) from Orio Produkzioak on Vimeo.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia