Vitoria-Gasteiz. Pradales lehendakaria buru, eta lehenengoz, Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendari berria, Ziortza Olano Astigarraga, partaide duela, Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeak bilera egingo du ostiral honetan, azaroaren 21ean, Gasteizen, Lehendakaritzan. Gogora dezagun Batzordeak, Legez, urtero gutxienez behin behar duela bildu, normalean azken urteotan azaro-abenduan. EHAA buletin ofizialak azaroaren 14an argitaratu zuen batzorde berriko batzordekideak izendatzen dituen Dekretua, datozen lau urteetarako kideak zehazten dituena. Hauexek dira:
Batzordeko mahaia
- Batzordeburua: Imanol Pradales Gil jauna, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria.
- Batzordeburuordea: Ander Caballero Barturen jauna, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusia.
- Idazkaria: Ziortza Olano Astigarraga andrea, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria.
Batzordekideak:
- Irene Larraza Aizpurua andrea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kultura arloaren ordezkari gisa.
- Jakes Aguirrezabal Iribar jauna, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko turismo eta merkataritza arloaren ordezkaria.
- María Elena Pérez Barredo andrea, Lan eta Enplegu Saileko lan eta gizarte-segurantza arloaren ordezkari gisa.
- Josune Zabala Alberdi andrea, Hezkuntza Saileko hezkuntza arloaren ordezkari gisa.
- Pablo García Astrain jauna, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko etxebizitza arloaren ordezkari gisa.
- Eneritz Bilbao Esparta andrea, Ogasun eta Finantza Saileko ogasun arloaren ordezkari gisa.
- Nagore Bonilla Gabarain andrea, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun saileko industria arloaren ordezkaria.
- Miren Zabala Basterrechea andrea, Arabako Foru Aldundiaren ordezkari gisa.
- Elixabete Etxanobe Landajuela andrea, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari gisa.
- Félix María Urkola Iriarte jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa.
- Esther Apraiz Fernández la Peña andrea, euskal udalen ordezkari gisa.
- Edurne Benito del Valle Fernandez andrea, Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa.
- Naiara Bedialauneta Bilbao andrea, Eusko Legebiltzarraren ordezkari gisa.
- Jon Zarate Sesma jauna, Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari gisa.
- Jean Flesher jauna, euskal etxeen ordezkari gisa.
- Juan Pedro Arin jauna, euskal etxeen ordezkari gisa.
- Eneko Dorronsoro Senosiain jauna, euskal etxeen ordezkari gisa.
- Asun Garikano Iruretagoiena andrea, Euskaltzaindiaren ordezkari gisa

Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


