euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxeko urteurrena eta ikurriñaren eguna ospatu zuten Rosarioko Zazpirak Bat-ekoek

2009/07/27

Zazpirak Bat Euskal Etxea (argazkiak EE)
Zazpirak Bat Euskal Etxea (argazkiak EE)

PUBLIZITATEA

Argentinako bandera eta ikurriñarekin apaindu zituzten pasa den uztailaren 14an Paraná ibaiaren ertzean dagoen hiriko hainbat balkoi. Era koloredun hau aukeratu zuten Zazpirak Bat euskal etxeko kideek ikurriñaren eguna eta erakundearen urtebetetzea ospatzeko. Hiru urte baino ez zaizkio falta erakunde honi mendeurrenera heltzeko eta hasierako gogo berarekin lan handia egiten dute egunero Euskal Herriko kultura zabaltzeko.

Rosario, Argentina. Joan den uztailaren 14an Rosarioko euskal komunitateak bi data berezi ospatu zituen. Alde batetik, ikurriñaren eguna; bestetik, eukal etxearen urtemuga. Ikurriñaren egunari dagokionez, Rosarioko hainbat eraikin, gorriz, berdez eta zuriz agertu ziren jantzita eguna argitu zenean. Balkoietako batzuetan, Argentinako bandera ere jarri zuten ikurrinaren ondoan.

Egun berean, ospatzeko beste estakuru bat izan dute Rosarioko euskal etxekoek. Izan ere, joan den uztailaren 14an Zazpirak Bat erakundearen 97. urtemuga izan da, eta kideek azaltzen dutenez, bi gertaera hauek egun berean izatea ez omen da kasualitate hutsa: 'Zazpirak Bat euskal etxea sortu zuten euskaldunek, uztailaren 14 batean elkartzea erabaki zuten esanahi handiko data zelako, Sabino Aranaren abertzaletasunak bultzatu zituelako Rosarion bertan euskaldun guztientzako etxea eraikizera'.

Euskal etxeko arduradunek oroitarazi dute, bestalde, egunero, goizeko zortzietan eta Ropsariokio Gernika Plazan, Argentina eta Santa Fe probintziako banderekin batera ikurr¡ña ere altxatzen dela. Laster ehun urte beteko dituen euskal etxe honek Euskal Herriko kultura eta nortasuna zabaltzea du helburu eta mota askotako ekintzak egiten ditu xede hori lortzeko.


Lotura interesgarriak

Zazpirak Bat Rosarioko Euskal Etxea
www.zazpirakbat.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia