euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak bere 95. urteurrena ospatu zuen, 150 lagun bildu zituen ekitaldiarekin

2007/08/01

Raúl Bereciartua, Rosarioko Zazpirak Bat-eko lehendakaria, topa egiten (arg. BasqueHeritage.com)
Raúl Bereciartua, Rosarioko Zazpirak Bat-eko lehendakaria, topa egiten (arg. BasqueHeritage.com)

PUBLIZITATEA

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak bere 95. urteurrena eta San Inazio eguneko jaia batu egin ditu joan den asteburuan, elkartearen bizitasuna eta aldarte ona erakutsi dituen ekitaldia eginez. Urriaren 5etik 7ra bitartean Rosarion bertan Euskal Astearekin biziko den giroaren aurrerakina baizik ez da izan; afarian janari goxoaz eta dantza ikuskizunaz gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek.
Berez, euskal etxearen urteurren eguna uztailaren 14a da, baina urtebetetze jaia 28rako antolatu zuten Zazpirak Bateko bazkideek, jaia San Inazio egunarekin baturik ospakizun bikoitzaz gozatuz. Jaia, txikien dantza taldearen erakustaldiarekin hasi zen. Ia 20 neska-mutilek osatzen dute taldea, Maritxu Aguirreren zuzendaritzapean. Jarraian afaltzeko ordua heldu zen, elkarteko jatetxeko arduradunek --Arantza Soraluce eta Itziar Aguirrek-- prestatutako kutixiekin. Afarian Zazpirak Bateko Gaztedi Zutik dantzari helduen taldeak erakustaldia eskaini zuen, Ezequiel Fernández Lertxundi eta Josefina Bereciartua zuzendariek gidatuta. Dantzatu zituzten piezen artean Arkuak, Fandango eta Arin Arin.

[Elkarteko dantzari txikien emanaldia (argazkia BasqueHeritage.com)]

[Zazpirak Bat Euskal Etxearen 95. urteurrena eta San Inazio jaia elkarrekin ospatu ziren Rosarion joan den larunbatean. Ikuspegi orokorra (argazkia BasqueHeritage.com)]

[Zazpirak Bat-eko 'Gazteria Zutik' gazte helduen dantza taldea emanaldian (argazkia BasqueHeritage.com)]

Dantzarien txanda bukatuta, elkarteko kide eta lagunek Zuzendaritza Batzordeko arduradunekin bat egin zuten elkartearen alde topa egiteko. Raúl Bereciartua, euskal etxeko lehendakaria, izan zen urtebetetze tartaren kandelak putz eginez itzali zituena. Lehendakariak eskerrak eman zizkien jaira bildu eta ia ehun urte hauetan zehar euskal etxearen alde lan egin duten lagun eta familiei. Bereciartuak gainera, datorren urriaren 5etik 7ra Rosarion egingo den Euskal Astean parte hartu eta laguntzeko deia egin zien elkarteko bazkideei.

Euskal Asteko boucher-ak berehala plazaratuko

Aurtengoa urte lanpetua ari da suertatzen doaike, Rosarioko Zazpiak Bat-ekoentzat. Argentinan Euskaraz-eko ekitaldian amaitu berriak diren momentu honetan --Argentina osoa eta Uruguaiko euskara irakasleen barnetegia joan den asteburuan bukatu zen Rosarion--, bertako agintariak buru belarri ari dira, batetik Euskal Etxearen 95. urteurrena ospatzen, eta aldi berean urriko lehenengo zazpi egunetan bertan egingo duten Euskal Aste Nazionala prestatzen. Azken honi dagokionez, Euskal Etxeko Euskara Arduraduna, Fernando Lizarbe, eta Felipe Eiheragibel, FEVAko zein Zazpiak Bat-eko idazkaria berau, Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartekoekin bildu ziren, Euskal Astean ohi bezala eraikiko den Euskararen stand-aren xehetasunak finkatzeko.

Bestalde, eta Euskal Aste Nazionalari begira ere, Zazpirak Bat-eko arduradunek jakin arazi diote BasqueHeritage.com-i berehalakoan emango dituztela jakitera bertan parte hartzeko boucher-en prezioak, lo egiteko aukerak eta baita ere, jakina, ekitaldi egitarauaren bertsio zehatzago bat.


Lotura interesgarriak

Zazpirak Bat Euskal Etxea, Rosario, Argentina
www.zazpirakbat.com

FEVAren webgunea
www.fevaonline.org.ar


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia