euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal etxeetako haurren begirale tailerra: "Egiten dugunaz gehiago jakin eta elkarrengandik ikasteko gogoa"

2025/06/04

Herrialde osoko haurren begiraleak Laurak Bateko egoitzan elkartu ziren esperientziak trukatzeko eta ezagutzak sakontzeko
Herrialde osoko haurren begiraleak Laurak Bateko egoitzan elkartu ziren esperientziak trukatzeko eta ezagutzak sakontzeko

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Argentina osoko euskal etxeetako haur begiraleentzako tailerra egin da Buenos Airesen maiatzaren 24 eta 25ean, FEVA anolatzaile. Topaketa larunbat goizeko 9etatik igande arratsaldera arte luzatu zen, Laurak Baten egoitzan. 25 euskal etxetako 50 bat hezitzaile izan zituen partaide, 11 eskarmentu handiko tailer gidariak, euskal erakundeetan trebatuak eta baita esparru profesionaletan ere. Begiraleek euren zeregina garatzeko tresna eta tekniken jabe egin ziren. Baliabide izan ziren antzerkia, ipuinak, abestiak, danborrada, pilota, eta mota guztietako jokoak, tartean tradizionalak, mahaikoak eta online. Tailerra aukera ederra izan zen esperientziak eta baliabide didaktikoen iturriei buruzko informazioa trukatzeko eta Gabriela Mendiak zuzendu eta koordinatu zuen.

Elkarrengandik ikasiz

Partaideen artean, haurrekin aspalditik lan egitera ohitutakoak zeuden, eta baita horretan jarduteko oraindik prestatzen ari direnak ere, Buenos Airesko Cecilia Canz, adibidez. Euskal Echea Ikastetxean nerabeekin euskara irakasle aritzen da, baina laster hasiko da lanean Euskaltzaleak-eko umeekin. "Tailerra izugarri gustatu zitzaidan", esan dio EuskalKultura.eus-i. "Era guztietako jarduerak landu ditugu, gorputza mugitzea dakartenak barne, pilota esaterako. Material pila bat jaso genuen, nola erabili eta etekin handiena nola atera ikastearekin batera. Aukera eman zigun, gainera, esperientzia arrakastatsuak ezagutzeko, baina baita oker ateratakoak ere, eta horietatik ikasteko", adierazi digu.

 
Laurak Bat Euskal Etxeko trinketea izan zen Tailerreko jarduerak egin ziren tokietako bat

Gabriela Mendiak asteburuan bizi izandakori buruzko bere irudipena ematen digu. "Hunkigarria da beti ere parte-hartzaileen jarrera ona, bai tailerreko gidariena —deialdiari berehala esan zioten baietz—, bai begiraleena. Adin guztietako jendea dira, batzuk kilometro asko egindakoak hemen egon ahal izateko, Comodoro Rivadaviatik (1.500 kilometros hegoaldera) edo Concordiatik (420 kilometro iparraldera) besteak beste, bi egunez lan bolondresa partekatzeko, motibazio, jakin-min eta elkarrekiko errespetu handiko giroa lagun".

Mugikorrak kanpora

Topaketak, gainera, erronka berezi bat proposatu zuen. Umeak eta pantailen erabilera egokiaz pentsatzearen korrelatu, telefonoak jardueretatik kanpo uztea erabaki zuten, eta are gehiago, otorduetan ez erabiltzea. Proba behar bezala gainditzeaz gain, erabakiak ekarri zizkien onurak onartu zituzten. "Elkarrekiko tratua handiagoa izan zen, elkar ezagutza ere handiagoa, eta horrek, oro har, elkartzeko gogoa indartu zuen, partekatzeko aukera eta gogoa, egiten dugunaz gehiago jakin eta besteengandik ikastekoa", adierazi digu Tailerreko koordinatzaileak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia