Donostia-San Sebastian. ‘Nola kontatzen dugu euskara?’ ditu gai eta izenburu Etxepare Euskal Institutuak, UPV/EHUko Udako Ikastaroekin batera, antolatutako ‘Bikaintasuna Euskal Ikasketetan’ aurtengo XV. edizioak. Ikastaroa uztailaren 9an da, goizez, eta online zein aurrez aurre egiteko aukera eskaintzen dute antolatzaileek. Aurrez aurreko modalitatea aukeratzen dutenentzat, ekintza Donostiako Miramar jauregian izango da, Mirakontxa pasealekua 48 helbidean.
Proposamenaren publikoari dagokionez, orokorrean euskaran interesa duen edonorentzat zuzenduta badago ere, ikastaroak egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du eta aurten ‘Nola kontatzen dugu euskara?’ galderari erantzuten saiatuko diren profesional eta aditu nabarmenen eskutik egingo du. Izan dezagun kontuan irakurleak Euskal Herrritik kanpo, unibertsitate mailan, euskara eta euskal kultura irakasten duten profesionalak direla.
Ikastaroa Monika Madinabeitia Medranok (Etxepare Euskal Institutuko Euskara Hedatu eta Sustatzeko Zuzendariak) zuzenduko du eta programa hau jorratuko du:
- 09:00etatik 09:15etara: Erregistroa
- 09:15etatik 09:30etara: Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena: Monika Madinabeitia Medrano, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria: Jaime Otamendi, Donostiako Kultur Zuzendaria; Irene Larraza Aizpurua, Etxepare Euskal Institutuko Zuzendaria
- 09:30etatik 10:10etara: “Euskararen marka“ (Estitxu Garai Artetxe, UPV/EHUko irakaslea)
- 10:10etatik 10:50etara: “Hitanoa mundu zaharretik berrirako bidean“ (Beñat Muguruza Aseginolaza, UPV/EHUko irakaslea)
- 10:50etatik 11:10etara: Atsedena
- 11:10etatik 11:50etara: “Euskara adimen artifizialerako prest?” (Urtzi Odriozola Lizaso, Codesyntax-eko informatikaria)
- 11:50etatik 12:30etara: “Euskara bizirik dagoen ondarea“ (Arkaitz Olea Herrero, San Telmo Museoko Bitartekaritza arduraduna)
- 12:30etatik 12:45etara: Atsedena
- 12:45etatik 13:45etara: Mahai ingurua: “Nola kontatu nahi dugu euskara?” (mahaikide, Arkaitz Olea, Estitxu Garai, Beñat Muguruza, Irene Larraza eta Urtzi Odriozola)
- 13:45etatik 14:00etara: Itxiera (Monika Madinabeitia, Arkaitz Olea)
- Informazio gehiago, hemen