euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diaspora, euskal oihartzuna munduan-eta hizpide EHUren 2023ko Uda Ikastaroetan, badira batzuk online eta doan

2023/05/15

EHUko 2023ko uda ikastaro proposamenetako bat, doan eta online, euskal diasporari buruzkoa
EHUko 2023ko uda ikastaro proposamenetako bat, doan eta online, euskal diasporari buruzkoa

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. EHUren 2023ko Udako Ikastaroek hainbat arlo jorratuko dituzte gai aniztasuna ezaugarri, batzuetan eskaintza horrek online modalitatean segitzeko aukera baitaratzen duela eta, gainera, doako proposamen batzuk ere eskuragai daudela norberak bertatik bertara edo bere etxearen goxotasunetik baliatu ahal izateko. Jarraian, batera edo bestera Diasporarekin edota munduko euskaldunekin eta euskal presentzia edo zabalkundearekin zerikusia daukaten eta interesgarriak izan daitezkeen ikastaro batzuk bereizi ditugu:

—“Euskal diaspora: mugaz gaindiko irteeratik Amerikako integraziora (Euskal Herria, Estatu Batuak, Latinoamerika, XIX-XXI. mendeak)”  (uzt. 18 - 19, aurrez aurrekoa/online zuzenean, frantsesez/gazteleraz, Balio akademikoa: 20 ordu, doako jarduera). Programa osoa hemen.

—“Hizkuntza gutxituak globalizazio testuinguruan: zergatik? zertarako?” (uzt. 17 - 18, aurrez aurrekoa/online zuzenean, euskaraz/gazteleraz, Balio akademikoa: 20 ordu) Programa osoa hemen.

—“Euskal eta irlandar idazleak indarkeria osteko garaian: Komunitate eraldatuak” (uzt. 3 - 4, aurrez aurrekoa/online zuzenean, euskaraz/gazteleraz, Balio akademikoa: 20 ordu) Programa osoa hemen.

—“Belaunaldien arteko erreleboa eta sektorearen hedapen-eremu berriak. Ikaskuntza, berrikuntza eta kultura-kudeaketaren etorkizuneko erronkak” (eka. 22, aurrez aurrekoa/online zuzenean, gazteleraz, Balio akademikoa: 10 ordu, doako jarduera). Programa osoa hemen.

—“Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIII: Euskal kultura nazioartean eta eremu eleanitzetan irakasteko lantegia” (uzt. 19 - 20, aurrez aurrekoa/online zuzenean, euskaraz, Balio akademikoa: 10 ordu). Programa osoa hemen.

—“Kirol-diplomaziaren erronkak eta aukerak XXI. mendean” (eka. 28 - 29, aurrez aurrekoa/online zuzenean, ingelesez, Balio akademikoa: 20 ordu). Programa osoa hemen.

Hauek ikastaroetako batzuk dira, baina ikastaroen eskaintza osoa hemen ikus dezakezu. Plazak mugatuak dira eta matrikulazio-ordenaren arabera esleitzen dira (matrikula, online egiten da). Ikastaroen matrikula prezioan aplika daitezke, 25 urtetik beherako gazteen kasuan konparazio, eta ordainketa salbuespenak ere badaude kasu batzuetan (ikus xehetasunak hemen). Kontsultak edo informazio gehiago nahi izanez gero, info@uik.eus helbidera idatzi, edo deitu telefonoz hona: (34) 943 21 95 11 - (34) 629 66 80 44 - (34) 608 75 86 99.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia