euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro lasaia eta partaidetza ona Pergaminoko Lagun Onak-en FEVAk antolatutako aurtengo lehenengo Dantza Tailerrean

2023/05/15

Pergaminon maiatzaren 6 & 7an FEVAk antolatutako dantza tailerreko partaideak, Federazioko Zuzendaritza Batzordeko zenbait lagunekin
Pergaminon maiatzaren 6 & 7an FEVAk antolatutako dantza tailerreko partaideak, Federazioko Zuzendaritza Batzordeko zenbait lagunekin

PUBLIZITATEA

Pergamino, Argentina. Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak aurtengo lehenengo Dantza Tailerra egin du maiatzaren 6 eta 7an, FEVAk antolatuta eta herrialde osoko euskal etxeetako dantzariei irekita. San Nicolas, José C. Paz, Arrecifes, Olavarria, Bueos Airesko Laurak Bat, Villa María eta Pergamino bertako euskal etxeko 26 lagunek hartu zuten parte, Manu Irastorza (Unión Vasca, Bahía Blanca) eta Josetxu Astolfi (Aberri Etxea, Viedma - Patagones) irakasleen eskutik, giro lasai eta partehartzailean garatutako ekitaldian.

“Pergaminoko Euskal Etxeak harrera beroa egin digu hasieratik bukaeraino. Taldea, adinari dagokionez, askotarikoa izan da, eta aurreko tailerrekin alderatuta, antzeko kopurua izan du. Entseguen intentsitatea handia izan arren, partehartzaileak oso aktibo agertu dira proposamen guztiei dagokienean", adierazi dio EuskalKultura.eus-i Argentinako euskal dantzaren erreferenteetako bat den Josetxu Astolfik.

Bere aldetik, Pergaminoko EEko erreferente Carlos Miguelenak ere iritzi die jardunalduei. “Oso ondo prestatutako bi koordinatzailek landutako emaitza izan da, garatutako dantzen ezagutza handiarekin eta irakaspide zehatzarekin. Tailer zeharo positibotzat jo dute partaide izan dituen guztiek eta geu ere horretan gaude. Pozik gaude, baita ere, tailerraren eragile eta laguntzaile izan den FEVAko Zuzendaritza Batzordeak hemen bertan egin duelako hileroko bilera”, laburbildu dio baikor EuskalKultura.eus-i.

Honako hau da FEVAren aurtengo lehenengo dantza tailerrean parte hartu dutenen izen eta herrien zerrenda:

- Jennifer Jorgelina Cabezas - José C. Paz
- Fernando Ignacio González - José C. Paz
- Mercedes del Valle Jara - San Nicolás
- Gustavo Abel Galeano - San Nicolás
- Silvia Iturralde - San Nicolás 
- Germán Aguirre Pucheta - San Nicolás   
- Renzo Marín - San Nicolás 
- Marta Lucía Jara - San Nicolás   
- María del Rosario Jara - San Nicolás
- Francisco Javier Martinich - Arrecifes
- Esteban José Bilbao - Arrecifes
- María Luján Valiela - Arrecifes
- Miguel Eneas Garcia Bernaus - Arrecifes
- Karen Astrada -  Villa María
- Maite Cebreiro - Buenos Aires (Laurak Bat)
- Rodrigo Urrea - Buenos Aires (Laurak Bat)                           
- Lucia Aisager - Olavarría
- Germán A. Gorosito - Olavarría
- Eliana Dubarry - Pergamino
- Albertina Etcheberry - Pergamino
- Marina Faura - Pergamino 
- Eliana Guerricabetia - Pergamino
- Ana Silvia López - Pergamino         
- Sofía Macarena Irusta - Pergamino
- Amparo Sol Otermín - Pergamino
- María Micaela Zaro - Pergamino

Eskerrik batera edo bestera esku hartu zuten guztiei, dantzari, antolatzaile eta laguntzaileei!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia