euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeak eta Fernando Ocampo Etorena du orain lehendakari

2023/05/12

Fernando Ocampo Etorena lehendakaria (bigarrena eskuinean) eta Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria
Fernando Ocampo Etorena lehendakaria (bigarrena eskuinean) eta Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berria

PUBLIZITATEA

Posadas, Argentina. Bere Ohiko Batzar Nagusia egin du hiriburu misionestarrean bertako Euskal Jatorri Euskal Etxeak elkartearen egoitzan, hiriko Belgrano n° 1541 helbidean, joan den apirilaren 29an, larunbata. Hizpide izan ziren beste hamaika gairen artean, estatutuen araberako hauteskundea egin zuten bildutakoek, honakoa delarik datorren agintaldi honetarako Zuzendaritza Batzordea osatuko duten pertsona eta karguak:

-Lehendakari: Fernando Ocampo Etorena
-Lehendakariorde: Javier Gortari
-Idazkari: Maria Silvia Soloaga
-Idazkariorde: Julia Ochoteco
-Diruzain: Alba María Ibarrola
-Diruzainorde: Violeta Lazcos
-Batzordekideak: Jorge Irigoyen eta César Norberto Aguirre. 

Eskerrik asko orain arte Zuzendaritza Batzordea osatu dutenei euren lanagatik eta ongi etorri handi bat hautatu berriei.

Euskal Etxeak gonbitea luzatzen die interesatu guztiei elkartearen egoitza bisitatu eta bertako jardueren berri zuzena izateko, Posadasko Belgrano N° 1541 helbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia