euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal enpresari talde batek Mexiko bisitatuko du aste honetan negozio aukerak aztertzeko

2012/09/25

Euskal enpresen espedizioa Tolosaldea Garatzen-ek antolatu du Euskal Herritik
Euskal enpresen espedizioa Tolosaldea Garatzen-ek antolatu du Euskal Herritik

PUBLIZITATEA

Gipuzkoako Tolosaldeko zazpi enpresa dira Mexikon barrena ekarri dituen bidaia honetan ari direnak, atzotik hasita datorren ostiralera arte, 'Tolosaldea Garatzen' erakundeak antolaturik eta Euskadiren Mexikorako Bulegoa lankide. Bisitariak Mexiko Hiriburuan eta Monterreyn izango dira batez ere, baina enpresetako batzuk Guanajuato eta Hidalgora ere joango dira. Espediziokideak Mexikoko euskal enpresariak batzen dituen Emprebask elkarteko ordezkariekin ere bilduko dira eta baita Espainiako Enbaxadako Bulego Ekonomiko eta Komentzialeko kideekin ere.

Mexiko Hiria, Mexiko. Tolosaldea Garatzen garapen agentziak eta Eusko Jaurlaritzak Mexikon duen ordezkaritzarekin elkarlanean antolatutako bidaia da. Tolosaldeko enpresen bisita komertzialak irailaren 24tik 28ra luzatuko da. Guztira zazpi enpresek osatzen dute talda: Bidegain, Borobil, Jamai, Logikaline, Otsabio, Saizar eta Troqueles TAG. 

Proiektuak hiru helburu ditu: bezero berriak aurkitzea, euskal enpresak Mexikon ezartzeko harreman estrategikoak eraikitzea eta banatzaile berriak ezagutzea. Hori lortzeko, Mexiko Hirian eta Monterrey-n bilera sorta egingo dute, nahiz eta batzuk Guanajuto eta Hidalgo ere bisitatuko dituzten. 

Era berean, Mexikoko Euskal Enpresarien Elkarteko (Emprebask) eta Espainiako Enbaxadako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoko ordezkariekin bilduko dira. Proiektuaren arduraduna Unai Andueza Tolosaldea Garatzen agentziako Lehiakortasun Saileko koordinatzailea da.

Euskaldun jatorriko 160 enpresa Mexikon

Egun euskal jatorriko 160 enpresa daude Mexikon. Horietatik %51 makina erramintak egiten dituzten enpresak dira eta gehienak Mexiko Hirian, Queretaro-n, Jalisco-n, Coahuila-n, Nuevo Leon-en, Veracruz-en eta Guanajuato-n daude kokatuta. Euskadirentzat Mexiko kokapen ezinhobea da, kontinente osoarekin harreman komertzialak baititu. 

Horren adibide, 2011 urtean Mexiko Euskadiren esportazioen 19. postuan kokatu zen 239.072 milioi eurorekin. Inportazioen kasuan, berriz, 13. postuan kokatu zen 240.879 milioi eurorekin.

Mexiko eta Euskadiren arteko interes komertzialak teknologia industrialeko enpresetan, eraikuntzan, telekomunikazioetan, industria kimikoan, ingurugiroan, produkzio energetikoan, ardoaren eta barazki eta fruituen produkzioan, ogigintzan, aisialdian eta modan oinarritzen dira.

Enpresa

Arloa

Webgunea

Bidegain

Hornikuntza industriala

http://tbidegain.com/

Borobil

Papera

http://www.borobil.com/

Jamai

Hornikuntza industriala

http://www.jamai.es

Logikaline

Call Center zerbitzuak 

http://www.logikaline.com/

Otsabio

Hornikuntza industriala

http://www.otsabio.com/

Saizar

Makina-erraminta

http://saizarsl.com/

Troqueles TAG

Makina-erraminta

http://www.troquelestag.com/ttag/



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia