euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EmpreBask Mexiko elkarteak euskal enpresarien arteko lankidetza sustatuko du; Celayan egin zuten aurkezpena

2008/06/17

Celayan bildutako euskal enpresari batzuk (argazkia Vascosmexico)
Celayan bildutako euskal enpresari batzuk (argazkia Vascosmexico)

PUBLIZITATEA

Mexikoko EmpreBask-ek euskal eta jatorri euskalduna duten 50 bat enpresari bildu ziren iragan maiatzaren 16an Celayan (Mexiko), elkartearen aurkezpeneko ekitaldian. Xabier de Arondo Guanajuatoko Celaya herriko Ekonomia Garapenerako Kontsulta Kontseiluko lehendakariak eta Yon de Luisa Bajioko zonako enpresari eta aholkulari euskaldunak antolatu zuten bilera eta hitzordua arrakastatsua izan zen, haien esanetan. Euskal-mexikar erakundearen funtzionamendua eta elkarteko kidea izateak dituen onurak jorratzeaz gain, bertaratutakoek EmpreBasken bidez elkarrekin lan egiteko oinarriak finkatu zituzten.
Celaya, Mexiko. Celayako Casa Inn Hotelean bildu ziren Mexikar Errepublikako erdiguneko euskal enpresariak, iragan maiatzaren 16an. Jacobo Lopez, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzako enpresariekiko lotura zuzendariak egin zien harrera Celayara bertaratutakoei, EmpreBaskeko lehendakari Jesus Aragonesen izenean (osasun arazoak zirela medio ezin izan zuen bertan egon Aragonesek). Lopezek EmpreBasken aurkezpen orokorra egin zuen eta euskal-mexikar erakundearen helburuen berri eman zuen.

Euskal eta euskal jatorriko enpresarien topaketa Celayan2

[Celayan bildutako enpresarietako batzuk parte-hartze agiria sinatzen]

Lopezek adierazi zuenez, 'EmpreBask irabazi asmorik gabeko gizarte erakundea bat' da eta bere helburua 'Mexiko eta Euskadiren arteko truke komertziala sustatzea' dela jakinarazi zuen. 'EmpreBask Euskal Herriarekin enpresa-lotura edo lotura pertsonalak duten enpresari euskaldun eta euskal jatorridunei zuzendutako erakundea da eta Euskal Herriarekin komertzio harremanak finkatzea du helburu', azaldu zuen Lopezek.

Euskal eta euskal jatorriko enpresarien topaketa Celayan3
[Enpresarien topaketan bildutako partaide batzuk]

Euskal eta euskal jatorriko enpresarien topaketa Celayan5
[Euskal enpresarien topaketan bildutako partaideen ikuspegi orokorra]


Internet bidez izena-ematea

Jacobo Lopezek enpresa eta enpresari euskal-mexikar guztiei EmpreBasken parte hartzeko gonbitea luzatu zien, erakundeko webgunearen bidez erregistratuz. Era berean, nafar jatorridun enpresariei ere zuzenduriko gonbitea zela argitu zuen, hori izan baitzen eguneko zalantza eta gai nagusietako bat. Ekimenean interesa duten pertsona edo enpresek honako atalak aurkitu ahal izango dituzte web orrialdean: erregistro formatua, lan poltsa, foroa, buletina, bilerak eta beste zenbait gairi buruzko informazioa.

Aurkazpen horiek eginik, Giza Baliabideetan espezializatutako Felipe Yanez Sanchez eta Ricardo Rodriguez aholkulariek Cómo construir una empresa de alto rendimiento eta El reto de manejar los RRHH en México ante el contexto Global izeneko mintzaldiak eskaini zituzten. Amaitzerakoan partaideek galderak egiteko aukera izan zuten.

Euskal eta euskal jatorriko enpresarien topaketa Celayan4


[Giza Baliabideetan espezializatutako aholkulariek hitzaldiak eskaini zituzten (argazki multzoa Vascosmexico.com)]


Topaketa gehiago egiteko borondatea

Euskal eta jatorri euskalduna duten enpresariek Celayan egindako topaketaren emaitzetako bat elkarrekin lan egiteko oinarriak jartzea izan zela adierazi diote EuskalKultura.com-i elkarteko iturriek. Enpresariek gaienra, etorkizunean Mexikon eta, Bajioko zonan bereziki, honelako topaketak egiteko borondatea agertu zuten. Esan, azkenik, Celayako Industria Garapen Ekonomikoaren aukerei buruz edota inbertitzeko interesa duten lagunak Xabier de Arondorekin jar daitezkeela harremanetan, hona idatziz, edota Yon de Luisarekin, hona.


Lotura interesgarriak

EmpreBask-Txile, Euskal Jatorria Duten Enpresarien Elkartea
www.empresariosvascos.cl

EmpreBask-en Mexikoko webgunea
www.emprebask.com.mx



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia